Voyeurismoa, begiratuz gozatu

cerraduraBeste batzuei begiratuz sexu plazera lortzen dute voyeurrek. Ez dute zertan biluzik edo sexu-harremanak izaten egon; begira ari denarentzat erakargarri izatea nahikoa da plazera sentitzeko.

Voyeurrek ez dute harreman zuzenik zelatatzen dituzten pertsonekin; ezkutuan mantentzen dira eta prismatikoak ere erabili ohi dituzte batzuek. Askotan masturbaziorekin batzen da jarduera hau, izan ere, sexu kitzikapena indartzen duen fantasia da.

Zelatatuek ez dakite begiztatzen dituztela. Zelatariek sarritan asko arriskatzen dute, biktimak harrapatzearen arriskuak plazera handitzen baitie.

Parafilia mota bat da voyeurismoa eta estatu batzuetan perbertsio eta delitutzat ere jotzen dute. Gehienak gizonak dira horren zaleak, baina emakumeak ere badira.

Azken garaietan, teknologia berriak direla eta, indartu egin da voyeurismoa. Kameradun telefono mugikorrek, bideokamerek… asko erraztu dute jardun hori. Hala ere, oraindik kutsu negatiboa dauka eta jendeak ez du argitara ematen. Horregatik, zaila da plazera lortzeko zelatatu egiten duten pertsonak ezagutzea.

2 thoughts on “Voyeurismoa, begiratuz gozatu

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: MvsgoA Ehiztzo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude