Ipuin Erotikoen Lehiaketa antolatu dute Basaurin

Basauriko Euskarabila relato-585-e1277834248521elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen Lehiaketaren 17. edizioa martxan da. Bertan parte hartu nahi dutenek, apirilaren 20a baino lehen bidali beharko dituzte beren lanak. Maiatzean ezagutaraziko dituzte irabazleak, eta lehen saria 600 eurokoa izango da. Bigarrenak 400 euro eramango ditu, eta Basauriko onenak, berriz, 250 euro.

16 urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan eta lanek euskarazkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Lanak makinaz DIN A-4 formatuan (tarte bikoitzarekin) edo ordenagailuz orrialdeko 2.500 karaktere (hutsuneak barne) idatzita aurkeztu behar dira, eta bi eta hamar orrialde arteko luzera izan behar dute.

Posta arrunta edo elektroniko bidez entregatu daitezke. Paperean bada, gutun-azal batean idazlana joango da, eta beste batean, egilearen datu pertsonalak. Biak gutun-azal handiago batean sartuta entregatu beharko dira (Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa, Euskarabila elkartea 146 p. k., 48970 Basauri). E-mail bidez bada, ordea, bi fitxategi bidaliko dira euskarabila@topagunea.com helbidera: idazlana “Ipuina” izeneko fitxategian eta datu pertsonalak “Egilea” izenekoan.

1996an ekin zioten Euskarabilakoek Ipuin Erotikoen Lehiaketari. Literaturzaletasuna indartzeko asmoz eta erotismoa euskaraz gehiegi jorratu gabeko esparrua zela ikusita, ekimen berritzaile hori bultzatu zuten. Saritutako ipuinekin bi liburu argitaratu dituzte dagoeneko: Bero Hezeak eta Basagurina.

5 thoughts on “Ipuin Erotikoen Lehiaketa antolatu dute Basaurin

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: andoni calvo

  3. Pingback: Galder Tetocoelbajo

  4. Pingback: Egoitz Martinez

  5. Pingback: Ebony Rose

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude