Sexuaren inguruko aurkikuntza zientifikoak

Joan den urtea aurkikuntza zientifikoetan oso emankorra izan da eta gizakion jokaera sexualaren inguruan ere izan dira berriak. Hona hemen aipagarrienen laburpena:

sexu1.-Neanderthalekin sexu harremanak izan genituen. Gainera, gure arbasoentzat oso onuragarria izan zen bi espezieen arteko nahasketa; izan ere, gaixotasun batzuen aurrean gogorrago egiten gintuzten osagaiak gehitu zizkion gure genomari.

2.-Emakumeek itxurak egiten dituzte larrua jotzean. Britainia Handiko Lancashire unibertsitateko ikertzaileen arabera, emakumeen laurden batek baino gehiagok, bikotekideak orgasmora heldu dela uste izateko, aieneak egiten dituzte txortan egitean.

3.-Emakumeek “Ramboak” maite dituzte. Masailezur nabarmena, hazpegi nabariak eta begitarte benetan maskulinoa duten gizonak dituzte gogoko emakumeek obulatzen ari direnean. Horrelakoa ez zarela? Ikerketaren arabera, bikotekideak horrelako ezaugarridun norbaitekin amesten du egun horietan.

4.-Egunean 19 aldiz. Gizonezkoek ez dute 7 segundotik behin (8.000 inguru egunean) sexuan pentsatzen, egunean 19 aldiz bakarrik baizik. Ohioko Unibertsitateko ikerketa baten ondorioa da hori; sinesgarria?

5.-Sexu bortitza. Sexuaren eta biolentziaren arteko harremana inoiz ez baduzu ulertu, azalpen zientifiko bat aurkitu diotela dirudi. Bi jokaerak hipotalamoan sortzen dira eta neurona sare bera partekatzen dute.

6.-Gizonezkoen bisexualitatea existitzen da, Chicagoko Northwestern Unibertsitateko ikertzaile talde batek egiaztatu zuen. Bi sexuetako pertsonak erakartzen zituztela baieztatzen zuten gizon talde baten erekzioak neurtu zituzten horretarako. Gizon bisexualek kitzikapen subjektiboa eta genitala izan zuten.

1 thought on “Sexuaren inguruko aurkikuntza zientifikoak

  1. Pingback: GAZTEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude