Afektibitate eta sexualitate ikastaroa Gernikan

Sexuari buruz dena ez badakizu eta Gernikatik hurbil bizi bazara, adi uztailean martxan jarriko duten ikastaro honi. “Sexuen arteko harremanetan usteak erdi ustel” ikastaroak, gazteen emozioak, sexualitatearen gaineko sentimenduak eta sexuaren kontzeptua landuko ditu lau egunetan zehar.

Hain zuzen ere, uztailaren 22an ekingo diote kurtsoari eta lau saiotan egongo da banatuta: uztailaren 22koa, 24koa, 28koa eta 30ekoa.

17 eta 23 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta egunean hiru orduko (10:00etatik 13:00etara) ikastaroa emango du psikologo espezializatu batek.

Aditu honen laguntzarekin, izena ematen duten pertsonek sexu harremanetako faktore ezberdinak aztertuko dituzte; erakarpena, desioa, maitemintzea eta fantasia, besteak beste.

Gainera, sexu-harreman mota ezberdinak landuko dira eta emozioak ulertu eta bideratzen ikasiko dute gazteek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude