Posible da zakila apurtzea?

Gutxitan entzun dugun gai baten inguruan hitz egingo dugu. Hain zuzen ere, mito zaharrei jaramonik egin gabe, zakila haustea posible dela baieztatuko dugu gaurko honetan.

Gutxitan gertatzen da zakila apurtzea, baina, oso mingarria dela diote esperientzia hori izan duten mutilek. Gutxi gorabehera 175.000 pertsonatik bati hausten zaio zakila, baina, askotan oso zaila izaten da haustura atzematea.

Gehienetan mugimendu zakar baten ondorioz apurtzen da, sexu-harreman “gogorrak” izanda, adibidez. Zakila tente ez badago ezinezkoa da apurtzea.

Baina, haustura ez du beti sexu-harreman “agresibo” batek eragin behar, posible da beste egoera batzuetan apurtzea: koitoa praktikatzen gaudenean zakila baginatik ustekabean ateratzen bada, adibidez.

Koitoa praktikatzean, errazagoa da zakila apurtzea neska gainean etzanda dagoenean. Hala gertatzen bada, mutilak jarraian nabaritzen du mina eta askotan hematoma sortzen da zakilean bertan. Horregatik, ospitalera joatea gomendatzen dute adituek, tratamendu sinple batekin jarraian konpondu daitekeelako arazoa.

Bada zuen artean antzeko esperientzia bizi izan duen norbait? Horrela bada, bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera edo utzi hemen bertan zure iruzkina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude