Etiketaren artxiboa: usaina

Semenaren eta zakilaren zaporea

sexoArgi dago zakilak ez duela arrosa usainik, ezta semenak ezti zaporerik ere. Hortaz, normala da jende askori nazka ematea aho bidezko sexua praktikatzeak. Horregatik, felazioak egiteko orduan, higieneak eta osasunak berebiziko garrantzia dute.

Garbi dagoen zakilak ez du zertan usain txarrik izan behar. Halere, isurketek zapore gazia eman ohi diote sarritan. Barruko arropak maiz aldatzeak eta pixa egin ostean zakila garbitzeak lagundu egiten du zaporea “gozotzen”.

Semenari dagokionean beste faktore batzuek ere garrantzia dute. Koipe zein pikante asko duten jakiak jateko edota alkoholdun edariak kontsumitu eta erretzeko ohitura duten mutilen kasuan semenak zapore txarragoa izan ohi du. Dena den, gizon batetik bestera asko aldatzen da semenaren zaporea. Arroza, patatak, hidratoak, pastelak, izozkiak eta azukredun edariak jaten eta edaten dituzten mutilen hazia gozoagoa izaten da. Barazkiak, entsaladak eta apioa hartzen dutenen semenak, aldiz, oso zapore gutxi izaten du.

Amaitzeko, haragi gorria, zainzuriak, espinakak, brokolia etab aukeratzen duten mutilen semena garratza izaten da.

Ahotsaren eta usainen erakarpena

Erakarpena. Gaur egun, hitz hau irudiarekin dago estuki lotuta, erakarpen fisikoarekin alegia, baina zer esaten didazue ahotsaren erakarpenaz edota usaien erotikoaz?

 

Helduko da eguna gorputzei buruz hitz egiten duguna, baina gaurkoan, gure izaerak dituen beste ezaugarri batzuetan jarriko dugu arreta.

 

Zenbat aldiz geratu zarete ahots batekin liluraturik? Zenbatetan  kitzikatu zaituzte pertsona baten usainak? Erreparatu diozue noizbait gorputzeko atal ezberdinen mugimenduei?

 

Azken finean, elementu asko ditugu besteentzat erakargarriak izan daitezkeenak, baina askotan begiek beste guztia izorratzen dute.

 

Hemendik proposamen bat luzatzen dizuet, hasi zaitezte holako elementuei erreparatzen, eta ondoren utzi zuen irudimena aske, ea zer gertatzen den…