Sexu-harremanak urrutitik

DibujoBikotekide asko bata bestearengandik bizi behar izatean dute lanagatik, ikasketak direla eta, edo beste hainbat arrazoirengatik, baina horrek ez du esan nahi bien arteko pasioa galdu behar denik. Gaur, Gazteako sexu blogean, urruti egon arren sexu grinari eusteko zenbait aholku eta teknikaren berri emango dizuegu.

Hasteko, teknologiak eta batez ere Internetek urruti egon arren sexu-harremanak disfrutatzea ahalbidetzen dute. “Skype” ezagunak adibidez, ordenagailuaren bideo kameraren eta mikrofonoaren bitartez zuzenean eta doan hitz egiteko aukera ematen du. Gizon eta emakume askorentzat oso pizgarria da bikotekidea masturbatzen ikustea eta programa honek hori egiteko aukera ematen du.
Halaber, sexting-a oso ezaguna da. Teknika hau telefono mugikorraren bitartez mezu erotikoak bidaltzean datza. Horrela, bikotekideari berarengan pentsatzen ari garela gogoratzen diogu eta bion sexu grina handitzen da.

Azkenik, dei erotikoak aipatu behar dira. Telefono bidezko sexu-harremanak oso ohikoak dira elkarrengandik urruti bizi direnen artean; bakoitzaren fantasia sexualak ahots iradokitzailea erabiliz kontatzen dizkiote elkarri, esaterako.

Azken batean, irudimen kontua dira teknika hauek guztiak eta bikotekideen arteko komunikazioa areagotzeko bidea. Dena dela, zuen kasuan, mutil edo neska lagunarekin praktikatzeko modukoak iruditzen zaizkizue?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude