Oihuak, sexu-harremanak hobetzeko modua

getSexu-harremanak izatean, pertsona bakoitzak duen jokabidea oso lotuta dago norberaren izaerarekin; lotsatiak isilagoak izaten dira sexu-harremanak praktikatzean, eta izaera irekiagoa dutenek, aldiz, erraztasun handiagoa izaten dute euren sentipenak konpartitzeko.

Horren harira, sexu-harremanak izan bitartean emakume zein gizonezkoek egiten dituzten oihuak aztertuko ditugu gaur Gazteako sexu-blogean; izan ere, ikerketa ugarik diotenez, plazera sentitzean oihukatzeak sexu-harremanak nabari hobetu ditzake.

Kasu gehienetan, sexu-harremanekin plazera sentitzean oihukatzea berezko erreakzioa izaten da; horregatik, emakume eta gizon askok egiten dute oihu orgasmora iristean. Beste kasu batzuetan, lotsagatik agian, plazer hori beste modu disimulatuago batzuetan adierazteko ohitura hartzen dute beste batzuek.

Plazera adierazten duen oihu batek bikotekideari sexu-harremanak izan bitartean bide egokia hartu duela adierazteko modu bat izan daiteke, harremanak izatean gustukoen duguna adieraztekoa. Gainera, giza entzumenari esker, bikotekidearen plazer oihuak afrodisiako baten antzera funtzionatzen dute. Hala ere, kontuz ibili beharra dago, zenbait pertsonarentzat oihuak arreta galtzeko modua baino ez direlako.

Amaitzeko, sexu-harremanak izatean oihukatzeko lotsa gainditu nahi izanez gero, bide egokiena masturbatzean praktikatzen hastea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude