Etiketaren artxiboa: txortan

“Aspaldion txortan egiten dudan bakoitzean kondoia apurtzen zait”

Irakurle batek zuen laguntza eskatzen idatzi digu. Hain zuzen ere, zuen iritziak nahi ditu neska gazte honek. Lagunduko diozue?

CONDON040310

“Kaixo!!

17 urteko neska bat naiz eta arazo bat daukat nire mutilagunarekin. Azken bi hilabeteotan lau aldiz eduki ditugu sexu harremanak eta lautik birritan kondoia apurtu egin zaigu, ez zait beste aukerarik gelditu urrengo eguneko pirula hartzea baino.

Ez dakit zer egin. Agian beste kondoi batzuk probatu gogorragoak?? Jendearen iritzi desberdinak entzutea gustatuko litzaidake. Lagunduko didazue????????

Eskerrik asko”

Gaztea naiz, nire bizitza eraikitzen ari naiz, ez al daukat eskubidea nahastuta egoteko, akatsak izateko?

Nolakoa izan nahi dut? Ze gauza gustatzen zaizkit? Zergatik ezin dut nahi dudana egin? Zer espero dute besteak niregandik? Maitemindu naiz, nola adieraziko dut sentitzen dudana? Ze erantzun jasoko dut? Zer desiatzen dut? Zeinek erakartzen nau?

Lepoan muxukatzea gustatzen zait, txortan egin nahi dut, beldurrak ditut. Nolako neska/mutila izan nahi dut? Nola izan behar dut? Bikoteak utzi nau, gaizki sentitzen naiz, lagunekin arazoak ditut, etxean ez naute ulertzen…

Hauek denak, bidea egiten dugun heinean gertatzen dira. Galderak, desioak, beldurrak, aukerak, denak gure sexualitatearen atalak dira. Beraz ez kezkatu, bizi eta laguntza eskatu. Bizitza elkarri lagunduz atseginagoa delako.