Orgasmo baginala ez omen da existitzen

neskaClinical Anatomy Reviewk emakumeen sexualitateari buruzko artikulu bat argitaratu berri du, eta bertan esaten denez, adituen arabera, “orgasmo baginala” eta “G puntua” terminoak ez ditugu zuzen erabiltzen. Hau da, aipatutako iturriak dionez, “emakumeen orgasmoa” litzake erabili beharreko terminoa.

Ildo horretan, emakumeen ustezko disfuntzio sexualen inguruan ere hitz egiten du artikuluak, eta zera dio: disfuntzioen inguruko berriak hainbeste zabaldu dira, existitzen ez den “zerbait” delako. Emakume gehienak ez dira koitoarekin orgasmora iristen.

“Beharrezkoa da sexu adituek eta sexologoek emakumeen gaineko informazio zuzena ematea, eta horretarako orgasmoaren oinarri biologikoak izan behar dituzte kontutan, beti ere, hipotesiak edota iritzi pertsonalak alboratuz”, nabarmendu dute Clinical Anatomy Reviewren artikuluaren egileek, Daily Mail egunkariak jaso duenez.

Halaber, terminologia okerra erabiltzen dela erakusten duten zenbait adibide jarri dituzte: “Barneko klitoria ez da existitzen, kanpoan dagoen organo bat baita. Klitoria ez dago bi arkurekin osatuta; aitzitik, glandea, gorputza eta erroak ditu”.

Ikertzaileen aburuz, ikuspuntu enbriologikotik begiratuta, “klitoria-uretra-bagina” kontzeptuak ez du inolako zentzurik, baginak ez baitauka klitoriarekin lotura anatomikorik. Azken hau, perineoko organo bat da, eta ustezko “G puntua”, berriz, uretran dago kokatuta.

Gainera, artikuluaren arabera, “orgasmo baginala” ez da existitzen. “Emakumeen orgasmoa bagina inguratzen duten organo zutikorrek eragiten dute beti, eta koitoa praktikatzen den bitartean zakilak klitoria ukitzea oso zaila da”.

Horregatik, emakumeen orgasmoa lortzeko giltza “nesken zakila”, hots, klitoria, eta ezpain txikiak igurtzean datza. “Klitoria behar bezala estimulatuz gero (bai masturbazioarekin zein cunnilingusarekin), emakume guztiak dira gai orgasmoak edukitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude