“Bizikletan ibiltzeak eragin negatiboa izan dezake erekzioetan?”

calzoncillosIrakurlearen zalantza:

“Kaixo

Nire mutila asko ibiltzen da bizikletan eta jakin nahiko nuke ea horrek eraginik izan dezaken erekzioetan. Bizikletan ibiltzen den egunetan gehiago kostatzen zaio erekzioak lortzea. Ez dakit kasualitate hutsa den edota bizikletak eragin negatiboa daukan horretan. Badu loturarik? Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, zure galderan, kirola eta zakilaren tentetzearen arteko erlazioaz galdetzen didazu.
Zakila tentetzearena prozesua fisikoa da, baina, odola zakilera bidaltzeko hormonak zerk aktibatzen duen jakitea fenomeno bitxia da. Hau da, ez da hain erraza azaltzen zein kanpo estimuluk duten eragina mutil baten organo eta hormonetan zakila tentetzeko orduan.

Hori bai, aspalditik badakigu pertsona baten bizimoduak, bere gorputzaren erreakzioetan eragina daukala. Hau da, oso estresatuta gaudenean, adibidez, zailtasunak topatu ditzakegu kitzikapen garaian..

Beste batzuetan aldiz, kirola egin ondoren harremanetan gehiago disfrutatzen dutenak ere badaude. Horrela, kirolaren ondorioz gorputzaren erlaxazioak harremanetan laguntzen dutela aipatzen dute.

Hau da, daramagun biziak noski eragina duela gure gorputzean, eta norbera joan behar da ikusten eguneko aktibitateak sortzen dizkion ondorioak eta horiek nolako eragina duten bere harremanetan, bere bizitzan.

Zuen kasuan, zure mutilak bizikleta egiten duenean gehiago kostatzen zaiola zakila tentetzea aipatu duzu. Eta noski hori gerta daiteke. Hori gertatzen dela ikusita, aztertu beharrekoa ondorengoa da:

-Horrek ze eragina izan dezakeen zuen harremanean. Hau da, txirrindula egunero hartzen badu eta ondorioz zailtasunak sortzen bazaizkizue harreman sexual koitalak edukitzeko garaian, agian horri buruz hitz egin dezakezue.Bestela, eta gertaerak ez baditu zuen harremanak baldintzatzen ba hori gertatzeak ez ditu inolako ondorio kaltegarririk.

Hau da, gertaera zuen harremanean kokatu eta horren aurrean zuen bizipenak aztertu ditzakezue, komentatu, eta behar izanez gero irtenbide bat eman.

Ondo izan eta asko disfrutatu.”

1 thought on ““Bizikletan ibiltzeak eragin negatiboa izan dezake erekzioetan?”

  1. Random

    Sillinean eserita denbora asko egoteak, edo sillin txarra izateak edo hau, era desegoki batean jartzeak, batzuetan zakilera doazen odol baso batzuk oztopa ditzake. Batzuetan zakilak berak lo hartzeko puntura arte.

    Agian, zure mutilak arazo hori horregatik izan dezake…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude