Etiketaren artxiboa: oporrak

Udako sexua, hobea?

dameimagenmedianaOro har, beti entzun izan da udan gehiago ligatzen dela, eta sexua harremanak ere ugariagoak izaten direla. Baina egia ote da?

Opor aurreko azken saioa izan zuen astelehenean Luziak “Akabo Bakea”n eta sexu aferetan udak ematen dituen aukeren inguruan aritu zen. Halaber, oporrak aprobetxatzeko hainbat aholku eman zituen.

Batez ere, sexu kontuetan kili-kolo dabiltzenei, erronka ausarta luzatu zien. Izan ere, bikote harremanak sendotzeko, aukera paregabea izan ahal da oporretan sexuari ate guztiak irekitzea.

Garrantzitsua da adibidez, bikotekidearentzat denbora gordetzea, elkarrekin txangoak egitea, eta errutina hausteko, jolas zein praktika berriak hautatzea.

Denbora gehiago dugunez, urte osoan zehar buruan erabili ditugun fantasiak aurrera eramateko une aproposa ere bada uda. Gainera, neguan praktikatu ezin diren jokoetan aritzeko aukera eskaintzen du; besteak beste, itsasoan sexuaz gozatzeko aukera.

Argi dago, gorputz beltzaranek, eguzkiak, hondarrak edota herrietako jaietan sortzen den giroak “berpiztu” egiten gaituela. Eguraldi onak umoretsu jartzen gaitu, eta udan sexurako edota harreman berriak hasteko gogotsuago egon ohi gara.

Horretaz gain, uretan egin daitezken jolasak, udan ligatzeko gomendioak eta beste hainbat kontu izaten zituzten hizpide astelehenko saioan. Entzun hemen saio osoa, eta utzi zuen iruzkinak.

Sexu gehiago izaten dugu Gabonetan?

Sexua Gabonetan

Sexua Gabonetan

Argi dago Gabonetako giroa ez dela urteko beste sasoietako berdina. Askorentzat, magiaz betetako garaia da, familiarekin elkartzekoa beste  hainbatentzat… eta sexu arloan gorputzari omenaldi bat egiteko unea beste batzuentzat. Baina, zerk eragiten du Gabonetan sexu harremanak izateko gogo hori?

Guk igartzen ez dugun arren, honek arrazoi fisiologiko bat dauka. Kristauak ez direnek ere Gabonak zoriontzeko ohitura dute: musuak, besarkadak… Konturatu gabe, egunerokoan baino kontaktu fisiko gehiago izaten dugu garai honetan, eta horrek sexu grina pizten du.

Gainera, gehienek opor egunak izaten dituzte Gabonetan: denbora libre gehiago, erlaxatzeko astia… Horri guztiari Gabonetan jendez inguratuta egoteko dugun gogoa gehituz gero… Tak! Sexu grina pizten zaigu.

Eta zein irtenbide aurkitzen diogu grina honi? Askok gauza berri edo ezberdinak probatzen dituzte Gabonetan: barruko arropa fina erosi, jokotxoren bat asmatu, bikotekideari jostailu sexualak oparitu… Eta badago gurasoen etxera itzultzean gaztetako ohean pasatakoak berriro bizitzen dituenik ere.

Adi beraz, Gabonak oraindik ez dira eta bukatu…