Etiketaren artxiboa: kirurgia

Baginako kirurgia, uste baina hedatuagoa

cirugia vaginal 1Tabuak desagertzeak aldaketak ekarri ditu sexuaren mundura. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu estetikari. Baina ez kanpo estetikari soilik: gero eta jende gehiago arduratzen da barneko organoak ere txukun izateaz. Gaurkoan, baginako kirurgiari buruz arituko gara gure blogean.

Barne organoetan ebakuntza egitea erabakitzen duten emakumeak 20 eta 40 urte bitartekoak izatean dira batik bat, eta operazio hauek era guztietakoak izaten dira: episiotonia, orban edota garatxoren bat kendu, himena berriro josi, kanpoko ezpainak handitu, erditu ondoren bagina berrindartu… aukerak ia mugagabeak dira, eta nork bere egoerara moldatzen du operazioa.

Ebakuntza-gelatik pasatzeko erabakia arrazoi askorengatik har daiteke. Badaude osasun arazoengatik egiten dutenak, beste batzuek harreman sexualetan arazoak dituztelako egiten dute, baina gehienen arrazoia estetika hutsa da. Pubisetik gero eta ile gehiago kentzeak azpian dagoena utzi du agerian, eta askori ez zaie guztiz gustatu ikusi dutena. Medikuek diotenez, emakume askok konplexuak dituztelako erabakitzen dute euren barne organoa aldatzea.