Etiketaren artxiboa: txortalagunak

Konpromisorik gabeko ‘txortaldiak’

amantesRAE Espainiako Errege Akademiak onartu berri duen “amigovio” hitzaren harira, egundoko eztabaida izan zuten atzokoan ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” atalean. Nola deitu euskaraz sexurako baino nahi ez ditugun lagun bereziei?

Bada, ‘txortalagun’ berba aukeratu zuen Luziak, eta, horri eutsita, sexu-lagunek izan ditzaketen abantailak aipatu zituen.

Helburua argi edukita, ‘txortalagunek’ une atsegingarriak bizitzen lagundu ahal digutela nabarmendu zuten atzokoan. Horretarako, ordea, garrantzitsua da ‘txortalaguna’ eta ‘bikotea’ kontzeptuak ondo bereizten jakitea.

1-Aldez aurretik ongi ezagutzen diren bi pertsonek osatu behar dute bikotea

2-Xede berdina izan behar dute biek

3-Sexuarekin gustura ez dauden momentuan, harremana bukatutzat eman behar dute

4-‘Txortalagunak’ ez dira zinemara joateko, bidaiatzeko edota erosketak egiten elkarrekin joateko aproposak.

5-Mota horretako harremanek ez dute leialtasunik eskatzen. Hau da, normaltzat jo behar dugu lagun berezi hori beste pertsona batzuekin oheratzea.

6-Hitzorduak ongi pasatzeko izan behar dira, eta ez lagun horri gure arazoen berri emateko.

Beraz, gozatu sexuaz eta aprobetxatu ‘txortalagunek’ dakartzaten abantailak.

Entzun atzoko saioa!

Txortalagunak

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

“Txortalagun” kontzeptua modan dago. Zer da hori, baina?

Txortalagunak bikote harreman seriorik ez duten baina noizean behin harreman sexualak izaten dituzten lagunak dira. Beste era batera esanda: gogoa dutenean oheratzen diren lagunak.

Hau teoria da, baina praktikan ez da gauza bera gertatzen. 18-30 urte bitarteko gazteei egindako ikerketa baten arabera, oso zaila da horrelako erlazioak izatea. Oso zaila da mugak zehaztea, eta gehienetan partaideetako batek harremana serioagoa bihur dadin nahi izaten du.

Bestalde, galdetutakoen arabera, honek badu bere xarma berezia. Inongo konpromisorik gabeko sexua da, tentsioak liberatzekoa, eta beroaldi hutsagatik sortzen dena, eta askok hori bilatzen dute. Halere, zaila da bi lagunek gauza bera nahi izatea eta sentimenduak alde batera uztea.