Etiketaren artxiboa: menopausia

Menopausia ez da sexu harremanetarako oztopo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da gaixotasun bat, emakumeek jasaten duten prozesu ebolutibo bat baizik. Honek aldaketa sozial eta hormonalak dakartza eskutik, baina ez du zertan eragina izan behar bizitza sexualean.

Ez dago frogaturik menopausiak inolako ezintasun sexualik dakarrenik. Hormonak murriztea ez da sexua eteteko aitzakia edo kausa. Gerta daitekeena da, menopausiaren ondorioz, emakumeak bagina lehorrago izatea, eta, ondorioz, harremanak zailagoak izatea.

Hainbat ginekologoren arabera, sexu-harremanak izaten jarraitzen den bitartean, funtzioa ez da galtzen; izan ere, harremanak izateak ahalbidetzen du harremanak izaten jarraitzea. Nahiz eta menopausiaren garaira iritsi, emakumeak harremanak izaten jarraitzen badu, bere gorputza horiek onartzeko prest egongo da.

Aitzitik, aditu askoren ustez, aro horretan emakume askok beldurrak galtzen dituzte (haurdun geratzeko beldurra, adibidez), eta, hori dela eta, sexualitatea gehiago garatzen dute.

Gakoa ‘sexualitatea’ eta ‘sexua’ bereizten jakitea da. Sexua, jakina, ez da berdina izango 20 urterekin edo zahartzarora iristean, baina, adituen esanetan, sexualitatea ez da galtzen. Horregatik, menopausia iristearekin batera, erraz konpon daitezke horrek sortzen dituen arazo batzuk (lubrifikatzeko produktuen laguntzaz, esaterako), eta sexuaz gozatzen jarrai daiteke luzaroan.