Etiketaren artxiboa: maitasuna

Sexuari buruzko hamabi galdera eta erantzun

sexu5Sexuarekin eta maitasunarekin lotutako zalantza ohikoenak eraman zituzten hizpidera astearteko ‘Luzia eta sexua’ saioan.

Finean, guztiok gure buruari noizbait egindako galderak erantzuten saiatu ziren.

1-Osasungarria al da maiteminduta egotea?

2-Zer da nesken “txakurtxoa”?

3-Posible da emakume bat inpotentea izatea?

4-Zergatik esnatzen dira mutilak zakila tentetuta?

5-Ona al da musukatzea?

6-Normala al da zakila alde batera desbideratzea?

7-Mutilak gai dira zakila tente dagoenean nahita jaisteko?

8- Zenbat neurtzen du gaur egun arte ezagutu den zakilik txikienak?

9-Masturbazioa osasungarria da?

10-Zein da sexu saio baten lortu izan den orgasmo kopuru handiena?

11-Nesketan posible da orgasmora iristea bularrak soilik laztanduta?

12-Egia da ama izan ostean sentikortasuna galtzen dela?

Hemen dituzue erantzun guztiak!

 

 

 

Txortalagunak

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

“Txortalagun” kontzeptua modan dago. Zer da hori, baina?

Txortalagunak bikote harreman seriorik ez duten baina noizean behin harreman sexualak izaten dituzten lagunak dira. Beste era batera esanda: gogoa dutenean oheratzen diren lagunak.

Hau teoria da, baina praktikan ez da gauza bera gertatzen. 18-30 urte bitarteko gazteei egindako ikerketa baten arabera, oso zaila da horrelako erlazioak izatea. Oso zaila da mugak zehaztea, eta gehienetan partaideetako batek harremana serioagoa bihur dadin nahi izaten du.

Bestalde, galdetutakoen arabera, honek badu bere xarma berezia. Inongo konpromisorik gabeko sexua da, tentsioak liberatzekoa, eta beroaldi hutsagatik sortzen dena, eta askok hori bilatzen dute. Halere, zaila da bi lagunek gauza bera nahi izatea eta sentimenduak alde batera uztea.