Etiketaren artxiboa: zibersexua

Telefono adimenduna duten gazteek sexu harreman gehiago dituzte

Mugikorrak eta sexua

Mugikorrak eta sexua

Kalifornia Behereko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, telefono adimenduna duten gazteek halakorik ez dutenek baino sexu gehiago daukate, 2010 eta 2011 urte bitartean 1.900 gazteri egindako galdeketaren arabera.

Daily Mail egunkariak argitaratu duenez, sakelakoetan Internet dutenak alor horretan aktiboagoak ere badira, eta sexu-harremanak izateko gonbidapen gehiago jasotzen dituzte. Gainera, horietako askok Internet bidez ezagutzen dituztenekin ere izaten dituzte harremanak.

Unibertsitate bereko Eric Rice irakaslearen esanetan, ez dago lotura zuzenik sakelakoen eta sexuaren artean, baina sexua errazten duen tresna eraginkor bat da. Orain arte ordenagailu bidezko harremanetara geunden ohituta, eta askotan ahaztu egiten dugu gaur egun gazte askok 24 orduz dutela Internet euren mugikorretan.

Internet sexu-harremanetarako bikotekidea bilatzeko erabiltzen dutela esan zuten ikerketan parte hartu zuten gazteen % 5ek, eta % 17k sexu zibernetikoa izateko gonbitak jaso dituztela aitortu zuten.