Etiketaren artxiboa: ametsak

Amets bustiak

Amets bustiak

Amets bustiak

Azaltzeko zaila izan daitekeen arren, posible da, eta, gainera, ohikoa da lo gaudela orgasmoak izatea. Zergatik sentitzen ditugu halako sentsazioak inolako harreman sexualik izan gabe? Arrazoia burmuinean dago, hor kokatzen baita plazera. Beraz, gure burmuina da ‘organo sexual’ onena.

Amets erotikoak izaten dituen orok orgasmoez gozatzen du lo dagoen bitartean, nahiz eta sarri ez gogoratu esnatzerakoan. Halakoetan, gainera, isurtzeak izatea ere arrunta da.

Orgasmoak sentitzeko gaitasunik ez duten pertsonekin edo gaiso medularrekin egindako ikerketek indartu egin dute burmuinak kontu horietan duen garrantzia. Zenbait ondoriok adierazi dutenez, burmuina organu sexualak ordezkatzeko gai ere izan daiteke.

Zein fantasia dituzte Hollywoodeko famatuek?

Madonna "Erotica" bideoklipean.

Madonna "Erotica" bideoklipean.

Jarraitzaile askok Hollywoodeko aktore famatuak miresten dituzte; kasu batzuetan, sexu-ikonotzat ere hartzen dituzte. Hori abiapuntutzat hartuta, Roser Amils idazle estatubatuarrak jarraitzaileen fantasiak biltzen dituen liburua argitaratu du.

Las 1.001 fantasias más eróticas y salvajes de la historia liburuak emakume zein gizonen fetixak aztertzen ditu. Horrez gain, zenbait famatuk aitortu dituzten ohitura sexualak ere ematen ditu ezagutzera.

Scarlett Johanssonek adibidez, sexu-harremanak kotxe baten atzealdean izatea gustatzen zaiola aitortu du. Haren esanetan, ezezagun batek larrua jotzen harrapatzeko arriskuak zirrara ematen dio.

Madonnak aldiz, nahiago du bikotekidearen oinak miazkatu. Horren adierazgarri da Erotica abeslariaren diskoaren portada. Horretan Naomi Campbell modeloaren oina miazkatzen ikus dezakegu.

Ohean mendera dezaten atsegin duela aitortu du Eva Longoria aktoreak. Haren hitzetan, nahiago du sexu-harremanak bikotekideak bideratzea. Gainera, ohean eskuak setazko zapi batez lotuta izatea atsegin duela adierazi du noizbait.

Liburuak beste hainbat famaturen fantasiak biltzen ditu, George Michael eta Amy Winehousenak esaterako.

Sexua lotan gauden bitartean

003-7bc_Sexomnia_140810Lo gaudenean buruak atseden hartzen du, eta kontzientzia galdu egiten dugu. Horrela, loaren fase sakonean sartzen garenean, amets erotikoen eta sexu-fantasien munduan murgiltzen gara.

Somnanbulismoa duten pertsonak gauetan ibiltzeko eta hitz egiteko gai dira lo daudenean, eta esnatzerakoan ez dute ezer gogoratzen. Honen antzekoa da sexsomnioa, baina modu desberdinean adierazten da.

Somnanbulismoarekin harreman handia du desoreka honek, baina kontzeptu hau “sexualagoa” da, loaren fase sakonean beste pertsona batekin sexua izatean datza. Amets erotikoak errealitate bihur daitezke, baina fase horretan sexua izaten dutenak ez dira horretaz kontziente, eta esnatzerakoan ez dute ezer oroitzen.

Gai honi buruz egindako mediku-ikerketen arabera, pertsona hauek sexomneak izateko aukera gehiago dituzte: lo sakona dutenek, estresa dutenek, edo alkohola edo drogak hartzen dituztenek.

Arazo honek ondorio garrantzitsuak izan ditzake, izan ere, inkontzientzia egoeran sexua izan dezakete ezagutzen ez duten jendearekin. Ondorioz, hau jasaten duten pertsonen bizitzan lotsa eta errudun sentimenduak nagusi izan daitezke.

Amets erotikoen esanahia

significado-sueñosOso ohikoa da neskek zein mutilek amets erotikoak edukitzea, halere, sarritan lotsatu egiten gara gure bikotea ez den batekin edo eduki erotikoa duen egoera batekin amets egiten dugunean.

Baina zein da amets erotikoen esanahia? Zerbait gertatuko denaren seinale dira amets hauek? Sexuan eragin negatiboa izan dezakete?

Amets erotiko arruntenek badute esanahi edo azalpenen bat. Adibidez, lagun min baten aitarekin sexua dugula amesteak Edipo-konplexua islatzen du. Hau da, gu baino helduagoa den norbaitekin egoteko gogoa erakusten du, babesa izateko beharra, alegia.

Bestalde, pertsona askok amestu izan du noizbait talde batek bortxatzen duela. Horietako askok sexua kontzeptu zikin baten moduan ikusten dute eta horri aurre egiteko, garrantzitsua da mota honetako ametsak dituzten pertsonek euren buruarekin duten komunikazio arazoa konpontzea.

Nesken kasuan, batek baino gehiagok amestu izan du beste emakume batekin oheratzen dela eta horrek ez du esan nahi homosexuala denik. Gehienetan emozioak orekatzeko beharra dugun momentutan gertatzen dira horrelako ametsak.

Familiako norbaitekin sexua dugula amesten dugunean, berriz, zerbait bilatzen ari garenaren seinale izan daiteke. Besteak beste, familiako sekretu bat aurkitu nahian gabiltzanean jazotzen dira amets hauek. Era berean, babesa behar dugunean ere gertatzen dira.

“Nire aitarekin amets erotikoak izaten ditut. Lagunduko didazue?”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoa gure irakurle baten zalantza argitzen saiatu da. Oraingoan neska gazte batek idatzi digu, bere aitarekin amets erotikoak izaten dituela esanez. Adi, Olatz Berastegi sexologoaren erantzunari:

bragas

Irakurlearen zalantza:

“Kaixo

Azkenaldian gauza oso arraroa pasau jata. Gutxi gorabehera birritan edo hirutan nire aitarekin amets erostikoak izan ditut. A ze txarto! Ametsean gusturo neuan, baina, gero zer amestu dotan pentsatzian ze gaizki pasau dotan. Zoratuta nau? Psikologoari bisitxia einbijotzat? Nire aitak no me atrae, para nada, baina zegaitxik amestu dot hori ba? Arduratzekua badan esan ein e!”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo

Nik ez dakizkit ametsak interpretatzen baina inondik inora amestu dugunaren interpretazioa ez dugu errealitatera eman behar, ametsetan gertatu den bezala. Hau da, zure aitarekin amets erotikoak izateak ez du esan nahi hori errealitatean gerta dadin nahi duzunik ezta gutxiago ere.

Ametsak, eta fantasiak ez dira errealitatea, hau da ametsetan gertatu zaizuna ez da zure errealitatean ematen dena, zuk esaten duzu zure aitak ez dizula erakartzen, beraz, argi daukazu sentitzen duzuna. Amestutakoa sinbolikoki interpretatu dezakezu, ez dakit zein momentutan zauden, aitaren paperak zure bizitzan, gizon bezala zein ezaugarri dituen, gustuko dituzun ala ez…

Baina lasai, ez duzu psikologorik behar. Ametsak, fantasiak dagokion lekuan kokatu behar ditugu, eta hortik interpretatu. Errealitatea aztertzerakoan, zuk argi daukazu zure aita ez zaizula gustatzen, beraz hortik abiatu.

Ondo izan”.