Orgasmoari buruzko bost egia

shutterstock_27859735-480x270Badakizue Gazteako sexu blogean asko gustatzen zaigula sexuaren inguruko mito faltsuak ezeztatzea, baina gaur guztiz kontrakoa egingo dugu; orgasmoari buruz hedatuta dauden bost egiaren inguruan arituko gara.

1. Multiorgasmoa kaltegarria izan daiteke
Emakume gutxik sufritzen dute, baina egunero 250 orgasmo izatea eragiten duen gaixotasun bat dago. Sindrome honen eraginez ohiko edozein mugimenduk, eskailerak igotzeak adibidez, orgasmoa sortzen dio emakumeari. Barregarria edo atsegina ematen badu ere, arazo larria da gaixotasun hau, eta ez du osabiderik.

2. Buruko mina kentzen du
Sexu harremanetan endorfinak askatzen direla eta, buruko mina murrizten da. Zientzialariek egindako ikerketen arabera, orgasmoak analgesiko moduan funtzionatzen du eta, horregatik, buruko minari aurre egiteko bide paregabea izan daiteke.

3. Bi emakumeen artekoa ohikoagoa da
Australian egindako ikerketa batek dioenez, emakume heterosexualen %69k izaten dute orgasmoa gizonekin sexu-harremanak izatean. Emakume homosexualen kasuan, aldiz, % 76 iristen dira orgasmora. Ikertzaileen arabera, gizonezkoak ohean egozentrikoak direla da alde horren arrazoia.

4. Zotina kentzen du
80ko hamarkadaren amaieran, Francis Fesmire Floridako doktoreak zotin larria zuten bi gaixo sendatu zituen orgasmoak izaten lagunduta. Gaixoetako batek 72 ordu zeramatzan zotinka eta mediku horrek eman zizkion masaje “bereziei” esker sendatu zen.

5. Haziak arnasatsa sortzen du
Theodore van de Velde ginekologo alemaniarrak Het volkomen huwelijk liburuan adierazi zuenaren arabera, sexu harremanak izan eta ordubetera ere nabaritu daiteke semenaren usaina emakumeen hatsean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude