Etiketaren artxiboa: gezurrak

Kontuz ohera eramateko esaten dizkizuten gezurrekin!

Norbaitekin oheratzea lortzeko taktikak askotarikoak izan daitezke. Adibidez, opariak egitea, hitz goxoak esatea, eta noski, nork ez du gezur txikiren bat erabili? Beti funtzionatu izan dute ongi gure helburua lortzeko. Egin dezagun gogoeta!

“Nire bikoteak ez nau ulertzen”. Hori da gehien erabili ohi den gezurretako bat. Izan ere, sentikor agertzea lagungarria izan liteke. Aurrean dugunak hobeto ulertuko gaitu halakoak esanda.
ohera joateko gezurrak_ok

Horrez gain, beste klasiko ugari entzungo zenituen ziurrenik ere.  Esaterako, “ezin zaitut egun osoan burutik kendu”.  Hautagaiak arreta eta maitasuna eskatzen badizu, esaldi aproposa da. Era berean, fideltasunari garrantzia emanez gero, primerakoa da honako baieztapena: “zurekin egonez gero, leiala izango nintzateke beti”.

Noiz edo noiz xuxurlatuko zizuten “Zutaz maitemintzen ari naiz” edo “zuri esker amodioa zer den jakin dut”. Bikainak dira biak, ezta? Erromantizismoa arma paregabea da amodio kontuez ari garenean.
Tresna horien guztien gakoa muga non dagoen asmatzea da eta askotan, hori da zailena. Adi izan, hortaz, belarria baina, batez ere, zentzua, adarrik ez jotzea nahi baduzu behintzat.