Semenaren zaporea hobetzen laguntzen duen elikagaiak badaudela entzun dut. Zein dira zapore hobea ematen dioten jakiak?

sabores
Kaixo. Semenaren zaporea hobetzen laguntzen duten elikagaiak badaudela entzun dut. Zein dira zapore hobea ematen dioten jakiak? Eta haziaren zaporea okertzen dutenak?

Kaixo, semenaren zaporeak elikadurarekin zerikusia badauka, baina horretan ere beste faktore batzuk sartzen dira, zure hormonak, zure gorputzeko usaia, alkohola, medikamentuak, drogen kontsumoa eta abar…

Beraz, ez nuke jakingo zehazten zein jakik hobetzen duten zaporea, eta zeintzuk izorratzen duten. Hori jakitea nahi baduzu, probatze kontua da, eta zurekin harremanak dituzten, edo duen pertsonak gogoko badu, eta zuk berak probatu nahi baduzu, bada, ekin lanari eta esperimentatu, gero ateratzen dituzun ondorioak kontatuko dizkiguzu….
Ondo pasa

1 thought on “Semenaren zaporea hobetzen laguntzen duen elikagaiak badaudela entzun dut. Zein dira zapore hobea ematen dioten jakiak?

  1. Maixabel

    Esparragoekin oso zapore ona hartzen omen du semenak; janari ustela gustatzen zaienek hori esaten dute behintzat…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude