“Min ematen dit sarketak, haurdunaldiaren ondoren”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Kasu honetan haurdunaldiaren osteko arazoetaz hitz egiten digu erabiltzaile batek.

haurdunaldia

Galdera:

Duela lau hilabete ama izan nintzen eta ordutik arazotxo bat daukat sexu harremanak ditudanean. Oso siku nago eta sarketa praktikatzean mina sentitzen dut. Oraindik bularra ematen diot. Horrek zerikusirik izan dezake? Eta zein soluzio daukat? Betirako geratuko naiz horrela?

Erantzuna:

Kaixo, haurdunaldian emakumeen gorputza hormonalki aldatu egiten da; ondoren ere, eta bularra ematen den bitartean, gorputzean hormona aldaketa handia dago. Honen eraginez, aldaketa batzuk somatzen dira gorputzean , desioan… Aldaketa hauek ez dira txarra edo onak, gertatzen dira, eta beraietara egokitu behar gara. Dena den, aldaketak ez dira betirako, zure kasuan bularra ematetik gelditzen zarenean ziur beste aldaketa batzuk somatzen dituzula.
Oraingoan, baginaren lubrikazioarekin kezkatuta zaude. Lasai, hori gertatzen den bitartean lubrikanteak erabili ditzakezu, beti ere harreman sexual genitalak edukitzeko gogoa baduzu. Esan bezala askotan desioak, zer nahi dugun ere aldatu egiten da, eta momentuan tokatzen dena bizi behar dugu, sentitzen duguna epaitu gabe.Beraz, lasaitu, aldaketengatik ez kezkatu, gure gorputzaren aldaketekin bizitzen ikastea garrantzitsua da, ze arraroa da, beti berdin dagoen gorputz bat topatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude