“Normalean non izaten dituzue zuek sexu-harremanak?”

Osteguna izan arren, gaurkoan aukeratutako irakurleak ez dio bere galdera Olatz Berastegi sexologoari luzatu, zuei baizik. Hemen duzue Kanboko gazte batek ‘Eingo al deu’ sexu-blogean bota duen galdera:

sexo

“Lau urte daramazkit nire mutil-lagunarekin. Hasieran toki gehiagotan izaten genituen sexu-harremanak, baina, elkarrekin bizi garenetik beti ohean praktikatzen dugu sexua. Ez al da pixka bat aspergarria? Egia esan autoak, etxeko atariak, mendiak… sekulako morboa zuten, baina, aldi berean, ohea askoz erosoagoa da.

Zuek non jotzen duzue larrua? Gogoagatik izango balitz hondartzan egingo nuke, dena den, hainbeste jende aurrean edukitzeak ez dit lasaitasunik ematen. Zuen ideiak behar ditut. Lagunduko didazue? ERANTZUN MESEDEZ”.

4 thoughts on ““Normalean non izaten dituzue zuek sexu-harremanak?”

  1. anroig

    Denda haundi bateko probadoreetan egin genuen behin… ke fuerte… hasieran morboa bazun baina geo ez zan oso erosoa ta ez zan hainbesteako ere izan

    Erantzun
  2. erotikus Bidalketaren egilea

    JO ze suertea ohean egin ahal izatea. Nik 18 urte ditut eta beti kotxean atzera eta aurrera, koñazo bat. Neguan hotz eta arropak kentzeko gogo gutxi.

    Nire ametsa ohe erraldoi baten egitea da, bueltak eta bueltak eman erori gabe. Edo bañera batean. Berarekin bizi bazara zergaitik ez duzu probatzen baineran egitea? GOZADA BAT IZAN BEHAR DA.

    Erantzun
  3. poott

    Edozein lekutan!
    Horren abantailak udan izaten dira…
    neguan, ordea, hotz dagoenean eta euria ari duenean zaila izaten da
    leku egoki bat aurkitzea.
    Baino egia esan, ze suertea etxea zuentzat edukitzea.
    Nik askotan amesten dut 3m-ko eta edredoi lodiko ohe haundi batekinn!!
    Probatu sukaldean, baineran, sofan…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude