“Sexua onuragarria omen da, baina zertan?”

Sexo_AMOstegunetako zalantza egun bateko atzerapenarekin iritsi zaigu aste honetan, halere, galdera interesgarria egin dio Olatz Berastegi sexologoari Zestoako irakurle gazte honek:

Irakurlearen zalantza:

“Sexua onuragarria dela entzun dut beti, baina, zehazki, zertan da onuragarria? Kirola egiteak baino abantaila gehiago ditu? Zertarako da ona; argaltzeko, lasaitzeko, urte gehiago bizitzeko? Eta ba al du alde negatiborik?”

Sexologoaren erantzuna:

“Ezin da ukatu sexu harremanak onuragarriak direnik, dena den, beharrezkoa da sexua gogoarekin egitea abantailez gozatu ahal izateko. Nagusiki hauek dira sexuak dituen onura edota abantailak:

-Sexua oso garrantzitsua da harremanak indartu eta pertsonen arteko lotura sendotzeko.

-Sexu-harremanetan endorfinak askatzen dira eta honek onurak dakartza osasun fisikoan nahiz emozionalean.

-Sexuak gorputza lasaitzen du eta ondorioz, tentsioa askatzen da.

-Argaltzeko ere balio du sexuak. Azken finean, gorputza mugimenduan dago eta, beraz, kaloriak galtzen dira.

Bestalde, aipatu bezala, emozionalki ere onuragarria da. Gustuko dugun pertsona batekin harremanak ditugunean, gorputzak alaitasuna eta plazerra sentitzen ditu eta guzti horrek osasun emozionalean eragin positiboa dauka.

Beraz, badakizue ekin lanari eta disfrutatu.”

Datorren ostegunean zalantza gehiago. Bien bitartean bidali zuen galderak gazteaweb@eitb.com helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude