Etiketaren artxiboa: lehen aldia

Usteak, erdiak ustel!

Usteak, erdiak ustel!

Usteak, erdiak ustel!

Asko dira sexu arloan dauden mito eta usteak. Gaur, gure blogean horietako asko gezurra direla frogatuko dugu.

Mito ezagunenetako bat mutilaren zakilaren tamainarena da. Baina zientifikoki frogatuta dago honen tamainak ez duela eraginik izan behar emakumearen plazerean. Are gehiago, tamaina handiegiko zakil batek mina eragin dezake, eta G puntua ez du zertan hobeto estimulatu.

Beste mito asko emakumeen orgasmoen ingurukoak dira. Askok uste dute emakumeek mota bakarreko orgasmoa izan dezaketela. Hau ez da guztiz egia. Zuzena da, bai, orgasmoa bakarra dela, baina honetara iristeko bidea eta eraginkortasuna ezberdinak dira, gure blogeko aurreko atalean ikusi genuen bezala. Gainera, jende askoren ustez, orgasmora iristen denean emakumeak ez du isurketarik. Hau guztiz okerra da.

Honen harira, emakumeen G puntua fikzio hutsa denaren ustea oso zabalduta dago. Hau uste dutenak oker daude, ordea, baginako aurreko paretan dago kokatuta.

Azkenik, uste ustel asko haurdunaldien ingurukoak dira. Badago lehen aldiz harreman sexualak izatean haurdun geratzea ezinezkoa dela uste duenik. Hau okerra da, noski. Gainera, askok uste dutenaren aurka, haurdunaldian sexu harremanak izatea guztiz segurua da, medikuak kontrakoa esaten ez duen bitartean.

Beraz, badakizue: horrelako usteak sinetsi aurretik, behar bezala informa zaitezte.

Lehen sexu harremanetarako aholkuak

Jovenes-no-practican-el-sexoGazte askok zalantzak izaten dituzte lehen sexu harremanetan. Kezka, urduritasuna eta ezjakintasuna sexuaren munduan esperientzia ez duten gazteen arazo nagusiak izaten dira.

Horregatik, “Eingo al deu” sexu blogak hainbat aholku eman nahi dizkizue egoera horren aurrean zaudeten guztioi. Birjintasuna galdu ez duten askok uste dute lehen aldia hoberena izango dela, nahiz eta normalean justu kontrakoa gertatzen den. Egia esan, lehen aldiak gehienetan ez dira oso atseginak izaten, batez ere, sexua praktikatu behar duten bi pertsonak esperientziarik gabekoak badira. Izan ere, sexu ona izateko praktika edukitzea nahitaezkoa da.

Norbere burua ezagutzeak duen garrantzia

Orgasmora iristeko edo sexu harremanaz behar bezala gozatzeko, beharrezkoa da norbere burua ongi ezagutzea. Frogatuta dago, euren burua masturbatzen duten emakumeek sexu harreman aberasgarriagoak dituztela. Horrekin batera, garrantzitsua da bikotearekin konfiantza izatea, zer gustatzen zaigun eta zer adierazteko.

Kontutan hartu beharreko beste faktore bat lotsa da. Sexu harremanetan lotsatuta dauden pertsonek ez dute normaltasun osoz sexua praktikatzen dutenen beste disfrutatuko. Lotsa sentitzen den momentutan, buruan ditugun kezkak alde batera utzi behar ditugu eta sexu fantasietan kontzentratu behar gara.