Etiketaren artxiboa: PORNOA

Nesken % 10ak egunero kontsumitzen du pornografia

pornoPornografia ez da mutilen kontua bakarrik, nahiz eta, oraindik ere, baten batzuek horixe pentsatzen duten.

Dena den, askok ez dute ezagutzen zein diren neskek pornografia kontsumitzerakoan dituzte ohiturak.

-Nesken % 66 ez du bikotearekin “pornorik”ikusten; % 31k batzutan soilik egiten du, eta % 3k, sarritan.

-Nesken % 10ak egunero kontsumitzen du.

-% 90ak Internetera jotzen du, porno bila. Horietatik % 62k telefono mugikorra erabiltzen dute eduki pornografikoak ikusteko.

-% 63k harreman heterosexualak hautatzen ditu; % 44k, emakumeen arteko sexua, eta % 13k mutilen artekoa.

-Bataz beste, zortzi minutuko bisitak egiten dituzte orrialde “pornoetan”.

-Nesken % 51k uste du asko ikasi duela pornografiari esker.

eJaculator: pornoa eta errealitate birtuala, jostailu bakarrean

Luzia eta sexua‘ saioa bueltan da. “Akabo Bakea” saioaren ordutegi aldaketa dela eta, arratsaldetan hartuko ditu hizpide sexu kontuak Luziak; orain arte bezala, astean behin.

Gauzak horrela, eJaculator jostailuaren inguruko informazioa eman digu aste honetan. Mutilei zuzendutako aparailua da aipatutakoa, pornoa eta errealitate birtuala uztartzen dituen tramankulua, izan ere.

ejaculator

App baten bidez funtzionatzen du, eta erabiltzaileari film pornografiko bateko protagonista izateko aukera ematen dio. Izan ere, betaurreko batzuei esker, porno eduki ezberdinetatik nabiga dezake erabiltzaileak, eta, zakilean jarritako zorroaren laguntzarekin, pelikula horretan irudikatzen dena senti dezake. Alegia, bagina itxurako zorroan zakila sartu, betaurrekoak jarri, eta, esan bezala, aktore porno batean bilaka daiteke erabiltzailea, 110 euro balio duen eJaculator aparatuari esker.

Pornografiaren sekretuak, agerian

Aste honetako ‘SexSua’ saioan, pornoaren industriaren eragina izan du hizpide Jon Gomezek. Segundoko 28.528 kontsumitzaile duen industria hau hobeto ezagutzeko, osasuna, sexu-heziketa eta komunikazioaren alorreko profesionalekin izan da Jon Gomez aurkezlea.

Gaizka Tovar, sexu-hezitzailea

Gaizka Tovar, sexu-hezitzailea

Zeintzuk dira pornoak sortzen dituen espektatibak? Egia al da pantailan ikusten dugun guztia? Nolako eragina du pornoaren kontsumo masiboak gaur egungo gazteengan? Galdera hauei erantzuna aurkitu nahian, Gaizka Tovar sexu-hezitzailearekin izan da Jon Gomez. Gaizkak argitutako lehen kontzeptua honakoa da: pornoa gezurra da. Sexologoak argitu duenez, kutsu erreala emateko, fikziozko zineman erabiltzen diren trikimailu eta efektu antzekoak erabiltzen dira zine erotikoan. Honela, gaur egungo gazteriarentzat frustragarriak diren eredu irrealak sustatzen ditu.

Sexu-jostailuak

Sexu-jostailuak

Gaizka Tovarren baieztapena argudiatzeko, pornoaren industrian eta errealitatean ikusten diren ereduen arteko konparaketa aurkeztu dute saioan. Pelikula pornoetan ikusten diren zakilen tamaina 15-21 zentimetro bitartekoa izaten da, errealitateko batezbesteko tamaina 13-18 zentimetro bitartekoa denean. Emakumezkoen kasuan ere, pornoan ikusten diren alu gehienak oso antzekoak dira, errealitatean, forma, itxura, kolore eta tamaina ezberdinekoak diren bitartean. Harreman sexualetan, emakume guztiak orgasmora heltzen ikusten ditugu film hauetan; egunerokotasunean, ostera, emakumeen %71k ez du lortzen orgasmora heltzea.

Zine mota honek sortzen dituen itxaropen faltsuak irauli eta mitoak deseraikitzeko, Gaizka Tovarrek hezkuntza sexuala indartzea proposatzen du. Bere ustez, gizarteko sektorerik gazteenean dago gakoa; izan ere, inkesten arabera, 11 urterekin hasten dira gaur egungo gazteak pornoa kontsumitzen.

Anton Arruza, urologoa

Anton Arruza, urologoa

Fisikoki pornoak eraikitzen dituen ereduek ez dute gazteen harremanetan soilik eragiten. Anton Arruza urologoak adierazi duenez, “pornoaren industrian ikusten diren zakilen tamaina eta itxura irrealek gazteei konplexuak sortzen dizkiete”. Honela, gazte askok urologoaren kontsultara joatea ekiditen dute, tamainaren konplexua gainditu ezinik. Emakumeek ginekologoaren figura barneratuta duten bitartean, gizonezkoei urologoa arrotza egiten zaiela azpimarratu du Anton Arruza urologoak.

Allen King, 2014ko Europako aktore porno gay onena

Allen King, 2014ko Europako aktore porno gay onena

Baina pornoaren eragina ez da soilik publikoan antzematen. Allen King aktore pornoak Jon Gomezekin izandako elkarrizketan argi utzi duen moduan, aktore pornoek viagra antzeko botika eta estimulatzaileak hartu behar izaten dituzte sarritan. Pantailan ikusten duguna ikusteko, aktoreek lanordu luzeak ematen dituzte, azkenean, osasunerako kaltegarriak diren produktuak hartuz.

Beraz, pornoaren inguruko saio honetan ondorioztatu daitekeena honakoa da: pornoa kontsumitzea gozagarria izan daitekeen arren, ezinbestekoa da ikusten dugun horren inguruko kontzientzia kritikoa garatzea, aurrerantzean izan ditzakegun harremanak kaltetu ez ditzan.

Ikus ezazu saio osoa:

Ezagutzen al duzue POV pornoa?

Beharbada uste zenuten hiru dimentsiotako pornoa zela zinema munduko asmakizun ikusgarrienetako bat, baina, “Eingo al deu” sexu blogak tendentzia berri baten berri eman nahi dizue.

stripper-heelsPOV pornoa edo Point of View pornoak iraultza ekarriko du zinemara. Tendentzia berri honekin, aktoreen ikuspegitik grabatzen dira eszenak. Aktorearen aurpegia ez da azaltzen eta horrek efektu oso erreala eragiten du.

POV pornoan kamera daraman pertsonak praktikatzen du sexua. Hau da, kamerak bikotearen ikuspegia hartzen du eta horri esker ikusleari errazagoa egiten zaio protagonistaren lekuan jartzea.

90. hamarkadan ere modan egon zen porno nota hau, baina, orain, modu profesionalagoan iritsi da.