Etiketaren artxiboa: sindromea

250 orgasmo egunean

sexuaAskok pentsatuko duzue egunean 250 orgasmo dituen pertsona batek sekulako zortea duela, baina, gaixotasun hau pairatzen duen neskaren batekin hitz egiten baduzue, erraz konturatuko zarete etengabeko kitzikapenaren sindromea arazo oso larria dela.

Sexu-harremanik izan gabe orgasmoak bata bestearen atzetik eragiten dituen gaixotasuna da hau eta adituek diotenez, egunean 250 orgasmo izatera hel daitezke sindrome hau duten emakumeak: eskailerak igotzean edo jaistean, gidatzean… edozein egoeratan iritsi ahal dira klimaxera.

Duela gutxi deskubritu dute eta oso jende gutxik pairatzen du. Hasiera bateko ikerketen arabera, neska askori depresioaren kontrako tratamendu bat utzi ostean etorri zaie gaixotasuna. Gainera, momentuz gaitz honek ez du sendabiderik.

Orgasmoaren ondorengo sindromea gizonezkoetan

Gizonezkoek batzuetansindrome-post-orgasmico240 sindrome misteriotsu bat bizi behar izaten dute orgasmoaren ondoren. Zientzialari talde batek frogatu duenez, gizonezko batzuk orgasmoaren ondoren gripearen sintomak izaten dituzte: sukarra, ondoez orokorra, azkura begietan eta sudurrean…

Sindrome honek POIS edo orgasmoaren ondorengo sindromea izena du, eta eragileak azaltzen dituzten hainbat azterketa argitaratu dituzte dagoeneko. Batzuek eragile psikologikoa aipatzen dute, baina Utrechteko (Holanda) unibertsitateko irakaslea den Marcen Waldingerrek alergia bat dela dio.

Waldingerrek 2002tik dokumentatutako gaixotasun bat dela dio, baina denbora askoan gaixotasun erabat ezezaguna izan da. Arrazoiak nabarmenak dira: jasaten zuten gizonak nahasiak sentitzen ziren eta ez ziren medikuarengana joaten. Eta medikuarengana joaten zirenak, berriz, ez zuten esaten hau orgasmoaren ondoren gertatzen zitzaiela.

Waldinger izan zen gaixotasuna diagnostikatu zuena. Azterketan alergiazko test bat egiten zuen, disolbatutako semenarekin, eta azterketa horrek egia jakitera eraman du.

Bigarren azterketa batek arazoari konponbidea bilatu nahi zion, eta adituak hipersentsibilizazio terapia bat ezarri zion bi boluntariori.

Tratamentuak sintomaren murriztapenak eman ditu, baina terapia oso mantsoa da, bost urtekoa gutxi gorabehera.