Etiketaren artxiboa: ezpain txikiak

“Nire ezpain txikiak, moreak oso handiak eta elastikoak dira. Normala ote?”

Osteguna denez, Olatz Berastegik Gazteako irakurle gazte bati sexu-zalantza baten inguruan emandako erantzuna argitaratuko dugu. Hona hemen aste honetako zalantza:

Irakurlearen galdera:

“Kaixo

Begira, aspaldi, orain dela urte bete ia, nire baginaren ezpan txikiak handitzen hasi ziren. Orain normala baino askoz handiago daude, kolore more antzeko bat dute eta elastikoak dira. Prakak jartzen ditudanean molestatu egiten dit, nire ezpan handietatik kanpo egiten dutelako. Ni oso larrituta nago zer edo zer garrantzitsua izan ahal delako.

Gaztea nahiz oraindik, baina oraindik ez zait hilerokoa bajatu, zer izan leike gertatzen zaidana? Ginekologo batengana jotzea pentsatu dut baina lotsa ematen dit eta ez diot inori esan zer gertatzen zaidan lotsa handia dudalako ere. Larria izan ahal den jakin nahi dut edota zer egin ahal dudan.”

foto_28054_CAS

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo, ziur askotan entzun duzula pubertaroan zaudela eta zure gorputza aldatzen ari dela, baina askotan gure galderak hauek izaten dira:

Baina nire gorputzeko atal guztiak aldatzen dira? Eta nola aldatzen dira? Zein tamaina hartu behar dute? Nirea normala izango da?

Lehenengo normala zer den adieraziko dizut, normala bakoitzari gertatzen zaiona izaten da, ezin baikara besteekin konparatu, hau da zure gorputza aldatuko da, eta hori funtsezkoa da, eta inondik inora ezin zara inorekin konparatu, besteen erritmoa eta zurea ezberdina izan daitekeelako, eta bakoitzaren ezaugarriak errepika ezinak direlako.

Ondoren, bulbaren ezpainen aldaketari buruz galdetzen didazu, eta nik lasaitzeko esango nizuke, pubertaroan gure bulbaren tamaina eta kolorea ere aldatzen delako. Hau da, gure gorputzako atala dira genitalak, eta noski hauek ere aldatu beharko.

Zuk aipatzen duzu ezpain txikiak handitu zaizkizula eta hori neska askori gertatzen zaio, hau da neska batzuk ezpain txikiak, ezpain handiak baino handiagoak dituzte eta hori ez da ezer txarra, neska guztien bulba ezberdina baita. Honetaz gain, gure ezpainen kolorea ere ezberdina da, eta zuk aipatzen duzun kolorea izan dezaketen kolore bat da.

Beraz, ez kezkatu eta asko maitatu zure burua, zu bezalakorik munduan ez dagoelako.”