Etiketaren artxiboa: erotismoa

Amets erotikoen esanahia

significado-sueñosOso ohikoa da neskek zein mutilek amets erotikoak edukitzea, halere, sarritan lotsatu egiten gara gure bikotea ez den batekin edo eduki erotikoa duen egoera batekin amets egiten dugunean.

Baina zein da amets erotikoen esanahia? Zerbait gertatuko denaren seinale dira amets hauek? Sexuan eragin negatiboa izan dezakete?

Amets erotiko arruntenek badute esanahi edo azalpenen bat. Adibidez, lagun min baten aitarekin sexua dugula amesteak Edipo-konplexua islatzen du. Hau da, gu baino helduagoa den norbaitekin egoteko gogoa erakusten du, babesa izateko beharra, alegia.

Bestalde, pertsona askok amestu izan du noizbait talde batek bortxatzen duela. Horietako askok sexua kontzeptu zikin baten moduan ikusten dute eta horri aurre egiteko, garrantzitsua da mota honetako ametsak dituzten pertsonek euren buruarekin duten komunikazio arazoa konpontzea.

Nesken kasuan, batek baino gehiagok amestu izan du beste emakume batekin oheratzen dela eta horrek ez du esan nahi homosexuala denik. Gehienetan emozioak orekatzeko beharra dugun momentutan gertatzen dira horrelako ametsak.

Familiako norbaitekin sexua dugula amesten dugunean, berriz, zerbait bilatzen ari garenaren seinale izan daiteke. Besteak beste, familiako sekretu bat aurkitu nahian gabiltzanean jazotzen dira amets hauek. Era berean, babesa behar dugunean ere gertatzen dira.

“Nire aitarekin amets erotikoak izaten ditut. Lagunduko didazue?”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoa gure irakurle baten zalantza argitzen saiatu da. Oraingoan neska gazte batek idatzi digu, bere aitarekin amets erotikoak izaten dituela esanez. Adi, Olatz Berastegi sexologoaren erantzunari:

bragas

Irakurlearen zalantza:

“Kaixo

Azkenaldian gauza oso arraroa pasau jata. Gutxi gorabehera birritan edo hirutan nire aitarekin amets erostikoak izan ditut. A ze txarto! Ametsean gusturo neuan, baina, gero zer amestu dotan pentsatzian ze gaizki pasau dotan. Zoratuta nau? Psikologoari bisitxia einbijotzat? Nire aitak no me atrae, para nada, baina zegaitxik amestu dot hori ba? Arduratzekua badan esan ein e!”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo

Nik ez dakizkit ametsak interpretatzen baina inondik inora amestu dugunaren interpretazioa ez dugu errealitatera eman behar, ametsetan gertatu den bezala. Hau da, zure aitarekin amets erotikoak izateak ez du esan nahi hori errealitatean gerta dadin nahi duzunik ezta gutxiago ere.

Ametsak, eta fantasiak ez dira errealitatea, hau da ametsetan gertatu zaizuna ez da zure errealitatean ematen dena, zuk esaten duzu zure aitak ez dizula erakartzen, beraz, argi daukazu sentitzen duzuna. Amestutakoa sinbolikoki interpretatu dezakezu, ez dakit zein momentutan zauden, aitaren paperak zure bizitzan, gizon bezala zein ezaugarri dituen, gustuko dituzun ala ez…

Baina lasai, ez duzu psikologorik behar. Ametsak, fantasiak dagokion lekuan kokatu behar ditugu, eta hortik interpretatu. Errealitatea aztertzerakoan, zuk argi daukazu zure aita ez zaizula gustatzen, beraz hortik abiatu.

Ondo izan”.