Benetan existitzen al da aldibereko orgasmoa?

orgasmoSexu-hezitzaile gehienek mitoa dela uste duten arren, bikote askok egiten dituzte orgasmora aldi berean iristeko ahaleginak. Elkarri maitasuna adierazteko modu bat izan daiteke hori, baina bikote barruko komunikazioa primerakoa izan behar da eta oso ondo ulertu beharko dute elkar bikotekideek, helburua lortzeko.

Aldibereko orgasmoa izaten saiatzeko orduan erabilgarriak izan daitezkeen zenbait aholku edo gomendio emango dizkizuegu gaurkoan Gazteako sexu-blogean:

Helburuarekin arduratu beharrean prozesua disfrutatzea izaten da garrantzitsuena. Oso konplikatua da emakume batek eta gizon batek orgasmoa aldi berean izatea, eta horrekin zenbat eta gehiago obsesionatu horrekin, hainbat eta zailagoa izango da lortzea.

Gizonen kasuan, adibidez, estresak, urduritasunak eta presioak kalte handia egiten diote erekzioari. Beraz, ezinbestekoa da erlaxatuta egotea sexu-harremanek denbora luzeagoan irauteko eta atseginagoak izateko.

Gainera, aurretik aipatu bezala, oso garrantzitsua da bikotekideek euren artean komunikatzeko ahalmena izatea eta oso ondo elkar ezagutzea. Izan ere, besteak gehien atsegin duena jakinda bere goxamena lortzea errazagoa izango da.

Horrez gain, musuak, laztanak, jostailu sexualak, hizkera erotikoa eta masturbazioa lagungarriak izan daitezke, baita, oro har, sexu-harreman atseginagoak izaten laguntzen duen edozein jarduera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude