Etiketaren artxiboa: luzia eta sexua

‘Luzia eta sexua’ren itzulera, hurbil

bai‘Akabo Bakea’k Gaztea Irratiko gainerako saioak baino zertxobait beranduago hasiko du denboraldi berria, baina Julen Telleriak eta Amaia Artetxek prest dute dena, gaueko saio entretenigarrienari hasiera emateko.

Datorren astelehenean ekingo diote ikasturteari, eta aurten ere gonbidatu bereziak izango dituzte, astelehenetik ostegunera arte. Ordutegiari dagokionez, ordubete geroago hasiko da saioa; 22:00etan, hain zuzen, eta gauerdira arte entzuleak irratiaren bestaldean mantentzeko gai izango dira Amaia eta Julen. Horretarako, irudi berria eta freskotasuna emango diote “Akabo Bakea”ri.

Gainera, ‘Luzia eta sexua’ atalak gai berriz jantziko ditu sexuaren munduan murgiltzea gustoko duten entzuleak. Eraberrituta eta ezustekoz beteta iritsiko dira sexu hitzorduak. Oraingoan, ordea, ez da astelehenetan izango. Gehiago jakin nahi? Datorren astean zabalduko dizkiogu ateak “sexu gau” beroenei.

Sexu jostailurik modernoenak

sexuaTamainu, kolore eta itxura guztietako sexu jostailuak daude gaur egun merkatuan. ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” tartean produkturik berritzaileenak aurkeztu dituzte. Gainera, oraingo honetan, audio bidez ez ezik, asteleheneko saioa bideoan jarraitzeko aukera ere eskaini diete jarraitzaileei.

Besteak beste, masajeak emateko kandela, uretan erabili daitekeen bibragailua, mingainaren funtzioak betetzen dituen aparatu bitxia eta hamar erritmo ezberdin dituen jostailuzko zakila aurkeztu dituzte.

Bilboko La Zarzamora sex shoparen laguntzarekin, estudiora eraman dituzte produktu guztiak, eta duela urte batzuk El Conquistador del Fin del Mundo saioan garaile atera zen Nakorrekin, jostailuak probatzen ibili dira.

Bibragailu kontuetan denetarik dago gaur egun merkatuan; mutilentzako zein neskentzako bibragailuak, eta uzkia, barrabilak eta klitoria edota G puntua estimulatzeko gai diren jostailuak, adibidez.

Kondoien inguruan ere aritu dira, eta botikan erosten ditugun preserbatiboetatik haratago, kondoi fluoreszenteak ere badirela erakutsi digute. Neurriei dagokienez, tamaina guztietakoak daude; 7 zentimetrotik 15 zentimetrora arteko zakiletan jartzeko modukoak.

Dena den, azalpenak azalpen, zer hobeto bideoa ikustea baino?

Nesken % 60k eta mutilen % 30 inguruk antzezten dituzte orgasmoak

Emakumeen A puntua

Mitoa dirudi, eta, batik bat, neskei egotzi izan zaie, baina, mutil zein neska, asko dira sexu harremanetan, orgasmora iritsi diren plantak egiten dituztenak. Hainbat ikerketaren arabera, nesken % 60k egten dituzte edo egin dituzte inoiz plantak, eta mutilen artean, berriz, %20-30 artekoa da kopurua. Bitxikeria moduan, aipagarria da aspaldiko ikerketak eta egungoak alderatzen baditugu, gora egin duela mutilen artean orgasmoa antzezten dutenen kopuruak, baina ez dakigu zenbatekoak berak egin ote duen gora, ala aitortzen dutenen kopuruak egin ote duen.

Eta, zer dela eta egiten ditu jendeak plantak orgasmoan? Arrazoi nagusia bat da, bai nesketan, bai mutiletan: bikotekidea pozik edukitzea. Badirudi euren bikotekidea ezleial izateko beldur dela asko, eta orgasmoan plantak eginda bikotekidea gusturago utziko dutela uste dutela. Baina, jakina, presio horrekin, ez dugu sexuaz hainbeste gozatuko.

Entzun ‘Akabo Bakea‘ irratsaioko ‘Luzia eta sexua‘ atalean gai honi buruz emandako xehetasun guztiak.