Arazoak ohean? Bizitza sexuala hobetzeko aholkuak

13-234x300Zure sexu-harremanak aspergarri bilakatu dira? Errutinan erori eta zure bikotekidearekin disfrutatzeko gogoa galdu duzu? Ez kezkatu, Gazteako sexu blogean arazo horiei aurre egiteko bideak aurkeztuko dizkizugu gaurkoan.

Hasteko, ezinbestekoa da zure fantasia sexualak aurrera eramateko ahalegina egitea. Alde batera utzi lotsa eta esaiozu zure bikotekideari gustuko duzuna ohean. Izan ere, gauza berriak probatzeak erakargarriago egiten ditu harremanak.

Hona hemen sexu-harremanak izatean probatu ditzakezun zenbait gauza:

  • Alde batera utzi sarketa: esaiozu bikotekideari sarketa debekatuta dagoela eta plazera emateko eta jasotzeko bide berriak bilatu behar dituela. Era horretan, musuek eta laztanek garrantzi handia eskuratuko dute.
  • Teknika berriak probatu: “Foot job”  izenekoa, adibidez, bikotekideari oinekin masaje erotikoa ematean datza eta “Ticking” delakoa, era erotikoan bikotekidearen gorputza kilikatzean.
  • Masturbazioa barneratu zure sexu-harremanetan. Ohikoa da sexua praktikatu bitartean bikotekidea masturbatzea, baina horrez gain, emakume zein gizon askorentzat pizgarria da bikotekideak bere burua masturbatzen duen bitartean begiratzen egotea.

Aholku horien guztien gainetik, berebiziko garrantzia daukaten bi kontu azpimarratu behar dira. Alde batetik, kondoia erabili behar da kasu guztietan. Berdin du konpromisorik gabeko harremana izatea edo bikotekide finkoa izatea. Gainera, sexu-harremanen inguruan ditugun kezkak bikotekideari jakinarazi behar zaizkio. Azken batean, komunikazioa da bikotekideen arteko ezaugarririk indartsuena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude