‘Origami’ kondoia asmatu dute

'Origami' kondoia

'Origami' kondoia

Estatu Batuetako zientzialari batzuk ‘origami’ teknika japoniarrean oinarritu dira kondoi berri bat asmatzeko. Dirudienez, preserbatibo hauek latexezkoak baino segurtasun handiagoa eskaintzen dute, eta plazera areagotzea ahalbidetzen dute.

Japonian sortu zen origamia, eta paper zatiak tolestuz irudiak egitean datza. Teknika horretaz baliatuz, sexu harreman babestuak hobetu dituzte, eta horrek latexezko kondoiak baztertzea ekarriko duela esan dute.

Origami kondoiak silikonaz eginda daude, eta horien egitura tolesturaz osatua dago. Horrela, preserbatiboa izateaz gain, jostailu erotiko ere bilakatzen dira. Horren sortzaileen arabera, plazer sexuala areagotzeaz gain, birusak eta bakterioak hobeto saihesten ditu.

Edonola ere, kondoi honen forma da berritasun nabarmenena. Kanpai itxura dute, eta jartzen errazagoak omen dira. Behin goiko txanoa jarrita, ez da beharrezkoa zakilean behera irristatzea. Tolesturetatik tira egin baino ez, dena prest omen dago jolasean hasteko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude