Sexua, ur azpian

sexoEmakumeek zein gizonek izan ohi duten fantasia ohikoenetako bat sexua uretan izatea da. Dela hondartzan, dela igerilekuan edota jacuzzian, urak erraztasun eta morbo handia ematen du. Postura berri eta akrobatikoak probatzeko aukera ematen du, eta inguru erromantikoak ere laguntzen du askotan. Halere, badaude kontuan hartu beharreko gako batzuk ur azpiko sexuaz gozatzeko.

Lubrikazioa: Askok urak lubrikazio gehigarri lana egiten duela uste duten arren, egia esan, kontrakoa gertatzen da. Urak emakumeen lubrikazio naturala oztopa dezake. Horregatik, gomendagarria da labaingarriren bat erabiltzea. Gainera, garrantzitsua da sarketaren aurretik laztanekin jolasten aritzea, biak naturalki lubrikatuta ere egoteko.

Igerileku batean sexu harremanak izateko asmoa izanez gero, kontuz ibili behar da gai kimikoekin, kloroarekin esaterako. Honek narritadurak sor ditzake, eta horregatik aditu askok igerilekuetan aho bidezko sexua izatea gomendatzen dute. Estimulu gehiago jasotzen dira, batez ere gizonezkoek, eta seguruagoa da.

Dutxak sexua zutik izateko aukera bikaina eskaintzen du, busti bitartean harremanak izateko, urak traba egin gabe. Halere, gogoratu ez irristatzeko zerbait jartzea lurrean eta heldu ahal izateko euskarriren bat izatea inguruan.

Askoren fantasia gogokoena den arren, itsasoan sexua izatea ez da horren erraza. Hondarrak narritadura eragin dezake emakumeen baginan, eta baita ur gaziak ere. Horregatik sexua ur ertzean edota gerriraino sartuta izatea gomendatzen da.

Eta azken gomendioa, eta garrantzitsuena: beti erabili behar da babesa sexu harremanak izateko. Egia da gizonezkoa uretan isurtzen bada, emakumearen baginatik kanpo, espermatozoideak hil egiten direla. Halere, uretan ere beharrezkoa da preserbatiboa erabiltzea, eta onena hau uretatik kanpo eta zakila tente dagoenean jartzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude