Zein postura gustatzen zaizkie gizonezkoei?

Mutilek atsegin dituzten posturak

Mutilek atsegin dituzten posturak

Kama Sutra, sexu arloko Biblia. Denok eman diogu begiradatxo bat noizbait, baina gutxi ausartzen dira bertako postura eroenak egiten saiatzen. Ameriketako Estatu Batuetan egindako ikerketa batean, sexu harremanak izateko nahiago zituzten posturen inguruan galdetu zieten gizonezkoei, eta hona hemen galdeketa haren emaitza. Zure bikotekidea gizonezkoa bada, adi beraz, hemen dituzu eta bera asetzeko gakoak.

Mutilei gehien gustatzen zaien posturetako bat larrua atzetik jotzea da. Askoren esanetan, honek gizon askok duten dominazio fantasia asetzen du, inor kaltetua sentitu gabe. Posizio tradizionalenetako bat den arren, erabilienetako bat ere bada. Gainera, emakumeak ere plazer handia lortzen du horrela.

Errota hegalen postura da atseginen duten beste postura bat. Hau egiteko, emakumea buruz gora etzaten da, eta gizona bere hanken parean kokatzen da buruz behera. Postura honen morbo handiena batak bestearen aurpegia ez ikusteak ematen du. Gainera, eskuak aske geratzen dira nahi bezala jolasteko.

Ustekabearen postura ere dute gustuko gizonek, ikerketa horren arabera. Hau ez da batere erraza, ordea: biak zutik jarrita, gizonezkoak gerritik heltzen dio emakumezkoari, eta azken hau aurrerantz makurtzen da gutxika.

Sentsazio berriak probatzeko, trapezioaren postura dute gustuko mutil askok. Gizona hankak irekita eseri behar da, eta emakumea, haren gainean eseri ondoren, atzeraka etzaten doa, guztiz etzanda geratu arte.

Eserita jarraituz, gizonezko askok burukoaren postura aipatu dute. Mutila ohean eseri, eta emakumea gainean jarri behar da, hankak mutilaren sorbaldan jarriz.

Azkenik, munduan beharbada ezagunena den postura dute gustuko mutil askok: misiolariarena. Emakumea azpian, eta gizona gainean; ez du inongo konplikaziorik. Gainera, musuak emateko eta elkar laztantzeko zailtasunek morboa gehitzen diote postura horri.

Hortik abiatuta, irudimen hutseko kontua da biek ahalik eta gehien disfrutatzea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude