Etiketaren artxiboa: teknologia

Sexua eta teknologia, bateragarriak?

Sexua eta teknologia

Sexua eta teknologia

Gaur egun, inork ez du zalantzan jarriko teknologiaren garaian murgilduta gaudela, bete-betean. Aplikazio berriei, punta-puntako telefono mugikorrei eta antzerako nobedadeei buruzko albisteak entzuten ditugu, egunero.

Ba al zenekiten sexu-harremanak hobetzen laguntzen duten aplikazioak eskuragarri ditugula merkatuan? Hala da, bai, eta, jarraian, adibide batzuk deskribatuko ditugu.

‘Sexometer Lite’ aplikazioak, esaterako, sexu-harremanetan ateratako hotsak edo soinuak aztertzen ditu. Horren arabera, zer-nolako maila dugun aztertu ahal izango omen dugu.

Horrez gain, ‘Sex Roulette’ jokoa ere sortu dute, ‘Kamasutra’ko postura zailenak praktikan jartzeko.
Azkenik, ‘iKamasutra’ aipatuko dugu, ia 15 milioi deskarga izan dituen aplikazio ezaguna. Kamasutra gidaren eskuliburu ilustratua da.

Argi dago teknologiak ez duela oraindik mugarik topatu. Eta, zuk? Ba al duzu mugarik? Sexu teknologikoaren aldekoa al zara?

Sexu zibernetikoaren onurak

Sexu zibernetikoaren onurak

Sexu zibernetikoaren onurak

Teknologia berriak iristearekin batera sexuari ate berriak ireki zitzaizkiola ez dago ukatzerik. Asko izan dira tramankulu hauetaz baliatu direnak euren harremanei ukitu berezi bat emateko. Sexu zibernetikoa internet bidezko sexua da, eta, oro har, oso ondo ikusita ez badago ere, asko dira ekar ditzakeen onurak.

Segurtasuna eta ikasketa dira bi onura nagusiak. Facund Fora psikologoak XXI. mendeko sexualitatearen inguruko azterketa bat egin du, eta horiek dira bi ardatzak, horren esanetan.

Adituaren hitzetan, sexu zibernetikoak sexuaren munduari buruzko ikasketa teorikoa erraztu dezake, eta, bestalde, segurtasuna eskaintzen duen bikotekide bat ziurtatzen du, haurdunaldi edota sexu bidezko gaixotasunak saihesten baititu.

Kalkulu batzuen arabera, horrelako harremanak dituzten lagunen % 15ek horren erabilera okerra egiten dute. Horrelakoak pedofiliarekin lotzen dira maiz, baina ez adarrak jartzearekin edota sexu-mendekotasunarekin. Dena den, gero eta sexu-harreman ohikoagoa da, eta, ondo eginez gero, plazer handia sor dezake.

Zer da sextinga?

Sakelako telefonoekin gorputz biluztuei argazkiak atera eta irudiak mezu bidez bidaltzeko moda zabaldu da AEBetako gazteen artean.

‘Sexting’ izenarekin ezagun egin den tendentzia honek bi faktore garrantzitsu uztartzen ditu: nerabeak eta teknologia berriak.

Normalean hurbileko lagunei bidaltzen dizkiete argazkiak, halere, zenbait kasutan txantxa hau umilazio bilakatzen da, hori dela eta, bihurrikeria den ala umeen pornografia izatera hel daitekeen aztertzen dabiltza.

Iturri ezberdinek emandako informazioaren arabera, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen %20k bidali du noiz edo noiz biluzik edo erdi biluzik agertzen den argazkiren bat.

Dirudienez, dibertitzeko edota beste nerabe batzuekin ligatzeko erabiltzen dute moda hau estatubatuarrek. Dena den, aurrerantzean kontuz ibili beharko dute, batez ere, baimenik gabe lagunen baten irudiak bidaltzen dituztenean.

Horrelako kasuetan neurri gogorrak hartzen hasi dira agintariak eta AEBetako estatu askotan pornografiatzat eta esplotaziotzat jo dituzte mota honetako kasuak.