Etiketaren artxiboa: desleialtasuna

Desleialtasunek gora egiten dute Gabonetan

infidelidad1Desleialak diren emakumeek nahiago dute Gabon festak maitalearekin igaro. Gizonek, aldiz, ez dute harremana arriskuan jartzeko gogorik izaten. Hori da, behintzat, ikerketa batek erakusten duena.

Ikerketa baten arabera, desleialak diren emakumeen % 75ek maitaleekin pasatzen dituzte Gabon eta Urtezahar gauak. 2.500 pertsonari egindako galdeketan oinarritu da Victoria Milan harreman desleialen webgunea, datu hauek argitara emateko.

Dirudienez, emakumeak bihurriagoak dira halako kontuetan, eta horietako askok eginahalak egiten dituzte Gabon zein Urtezahar gauak maitalearekin igarotzeko.

Gizonek, aldiz, nahiago dute susmorik ez piztu. Dena den, % 92k onartzen dute urte berriko asmoen artean dutela bikotez kanpoko abentura edo harreman bat edukitzea.

Asteazkenetan desleialagoak gara

Aurten Gabon eta Urtezahar gauak asteazkenean dira, eta hainbat ikerketek erakusten dute asteko egun hori dela adarrak jartzeko egunik gustukoena.

Desleialtasunaren genea

Zenbait kasutan, urteko garaiaren arabera, abenturak izateko gogoa ere aldatu egiten da. Urtaroaren araberako desleialtasuna deitzen zaio horri. Hau da, badira urtaro jakin batean desleialak diren pertsonak, nahiz eta urteko beste garaietan leialak izan. Beste asko, ostera, beti daude abentura bat izateko prest.

Karolinska Institutuko (Stockholm) ikertzaileen esanetan, leialtasun eza genetikoa da. 334 genearen aldagaiak eragiten du desleialtasuna. Gene horrek sexu-jarrera kontrolatzen duen hormona erregulatzen du, eta mutilen %40ari eragiten dio.

Azken batean, emakumeek zein gizonek desleialak izateko aukera bertsuak dituzte

 

Zer da desleialtasuna?

Oso galdera irekia proposatu dugu aste honetan, eta erantzuna ere ez da batere erraza, ezta? Izan ere, zenbait galdera egin daitezke iritzia eman aurretik. Zer da desleial izatea? Non dago muga? Hor dago gaurko gaiaren gakoa, eta hori aztertzen saiatu gara ‘Akabo bakea‘ saioan, Luziaren laguntzarekin.

Esate baterako, batzuk pentsa dezakete bikotekidea ez den norbaiti musu emanez gero, desleialak garela; beste batzuk, ordea, sexu-harremana izan arte fidelak garela esango dute. Zer uste duzue zuek?

Gaur egun, geroz eta gehiago hitz egiten da bikote irekien ereduari buruz. Hau da, gerta liteke bikotekide egonkorra izatea, baina elkarrekin adostuta izatea beste norbaitekin ere harremanak esperimentatzea.

Sarean ikertuta, Ashley Madison deritzon webgunea aurkitu dugu. Bikotetik kanpo harremanak izateko aukera eskaintzen dute arduradunek. Facebook sare sozialaren ostean, erabiltzaile gehien dituen plataforma da. Bitxia da, “desleial ona” izateko aholkuak ere ematen dituztelako. Azkenik, ‘Travelling’ zerbitzua ere martxan jarri dute. Horri esker, norabait bidaia egiten badugu, kontakturen bat kontratatzeko zerbitzua dute eskuragarri.

Modan dagoen gaia da, inolako zalantzarik gabe. Entzule askok eman digute iritzia. Zuek ere eman dezakezue zuena; beraz, animatu eta utzi iruzkinak! Hemen entzun ditzakezue, halaber, Luziak esandako guztiak.

Desleialtasuna

Desleialtasuna

Sexua lankideekin

Sexua lanean

Sexua lanean

Askok mitoa dela uste duten arren, geroz eta gehiago ikertzen dira lankideekin izandako harremanen inguruko xehetasunak. Zergatik? Gaur egun, oso ohikoak direlako. Etxean baina denbora gehiago igarotzen dugu lanean; beraz, ez da zaila halako kasuren bat ezagutu nahiz bizitzea.

Frantziako datuak islatzen dituen ikerketa baten arabera, galdetutakoen % 31k izan du lankideren batekin afera noizbait. Horietatik % 17ri ez zaio axola naturaltasunez jokatzea, baina gainontzekoek nahiago izan dute ezkutuan mantendu.

Ameriketako Estatu Batuetan, adibidez, laneko harremanak ez daude batere ondo ikusita. Hortaz, langile askok klausula bereziak sinatu behar izaten dituzte kontratuetan, tentazioak ekiditeko. Antza denez, produktibitatea kaltetzen dutela uste du enpresa askok.

Espainiar estatuko ikerketa baten arabera, galdetutakoen % 50ak onartzen du lankideren batekin sexua eduki izana. Era berean, bikotekide ofizialari adarrak jarri dizkiotenen artean, mutilen erdiak dio lankide batekin egin duela; nesken kasuan, ordea, % 42ak aitortu du lanean izan dela.

Datuak datu, garrantzitsua da zenbait neurri kontuan izatea, lanean eragin negatiborik ez izateko. Lehenik eta behin, hasieratik gauzak argi uztea komeni da; hau da, bakoitzak zer nahi duen azaltzea elkarri. Izan ere, harremana ez bada ondo bukatzen, egunerokotasunean ondorio kaltegarriak eragin ditzake. Horrez gain, beste lankideekin dugun harremana ez aldatzen saiatu beharko genuke, naturaltasunez jokatuz. Azkenik, hobe da intimitate uneak etxerako uztea.

Bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorek adieraz dezake

Bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorek adieraz dezake

Bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorek adieraz dezake

cheaterville.com webguneak bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorearen arabera neur daitekeela ondorioztatu du, jendeak bertan idazten dituen aitorpenak miatuz. Haien esanetan, eta agian estereotipoak betez, emakume ilehoriak dira adarrak gehien jartzen dituztenak.

Webgunean izena eman zuten emakumeen % 42 ilehoriak ziren (naturalak edo tindatuak). % 20k ile marroia zuten, eta % 11k, berriz, beltza. Beraz, argi geratu zen diferentzia handia dela.

Gizonezkoen kasuan, berriz, alderantziz gertatu zen: ile marroikoak dira desleialenak, % 40 hain zuzen ere; jarraian, ile beltzekoak, % 32, eta ilehoriak azkenik, %20.

Eta zure ilea, zein koloretakoa da?