Etiketaren artxiboa: maitaleak

Konpromisorik gabeko ‘txortaldiak’

amantesRAE Espainiako Errege Akademiak onartu berri duen “amigovio” hitzaren harira, egundoko eztabaida izan zuten atzokoan ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” atalean. Nola deitu euskaraz sexurako baino nahi ez ditugun lagun bereziei?

Bada, ‘txortalagun’ berba aukeratu zuen Luziak, eta, horri eutsita, sexu-lagunek izan ditzaketen abantailak aipatu zituen.

Helburua argi edukita, ‘txortalagunek’ une atsegingarriak bizitzen lagundu ahal digutela nabarmendu zuten atzokoan. Horretarako, ordea, garrantzitsua da ‘txortalaguna’ eta ‘bikotea’ kontzeptuak ondo bereizten jakitea.

1-Aldez aurretik ongi ezagutzen diren bi pertsonek osatu behar dute bikotea

2-Xede berdina izan behar dute biek

3-Sexuarekin gustura ez dauden momentuan, harremana bukatutzat eman behar dute

4-‘Txortalagunak’ ez dira zinemara joateko, bidaiatzeko edota erosketak egiten elkarrekin joateko aproposak.

5-Mota horretako harremanek ez dute leialtasunik eskatzen. Hau da, normaltzat jo behar dugu lagun berezi hori beste pertsona batzuekin oheratzea.

6-Hitzorduak ongi pasatzeko izan behar dira, eta ez lagun horri gure arazoen berri emateko.

Beraz, gozatu sexuaz eta aprobetxatu ‘txortalagunek’ dakartzaten abantailak.

Entzun atzoko saioa!

Emakumeek gizonek baino maitale gehiago dituzte

infidelidad1Ingalaterran egin duten ikerketa batek erakusten duenez, emakumeek gizonek baino maitale gehiago dituzte. Batez beste, emakumeek 2,3 maitale dituzte eta gizonek 1,8. Gainera, neskak izan ohi dira sexua bikote harremanetatik kanpo bilatzen lehenak.

Bikote harremana hasten denetik, gutxi gorabehera, sei urte igaro ohi dira gizonek maitale bat bilatzen duten arte. Emakumeen kasuan, bost urtera izaten dituzte bikotez kanpoko harremanak, eta 37 urte inguruko neskak dira maitale gehien dituztenak (gizonen kasuan, berriz, 42 urte ingurukoak).
Arraroa bada ere, adarrak jartzen dituzten emakumeen % 76k ezkonduta jarraitu nahi dute. Gizonen kasuan, % 67ra jaisten da kopuru hori.

Normalean, emakumeek eta gizonek ez dituzte arrazoi berdinak izaten adarrak jartzerakoan. Mutilek egoa igotzeko egin ohi dute, baita sexuan gozamen handiagoa izateko eta monotoniatik alde egiteko ere. Neskek, aldiz, autoestimua hobetzeko eta maitasuna bilatzeko egiten dute.