Emakumezkoak gizonezkoak baino desleialagoak

mujeres-amantes-300x150Ingalaterran egindako ikerketa batean, emakumezkoek eta gizonezkoek bikotekideak engainatzeari buruz zer jarrera daukaten aztertu dute, eta ondorio harrigarriak lortu dituzte.

Ikerketako datuen arabera, emakumezkoek bikotekidea engainatzeko joera handiagoa dute: batez beste, 2,3 maitale izaten dituzte, eta gizonezkoek, berriz, 1,8. Gainera, 42 urte izaten dituzte batez beste gizonezkoek desleial izaten direnean; emakumezkoek, aldiz, 37 urte.

Beste datu harrigarri bat ondorioztatu dute ikerketaren arduradunek: emakumezkoen % 76k eta gizonezkoen % 67k senar-emaztea maite dutela aitortzen dute engainatu eta gero, eta ezkonduta egoten jarraitzea gustatuko litzaiekeela esaten dute.

Leialtasun falta hori izateko arrazoiei dagokienez, gizonezkoek errutinatik ateratzea, plazera bilatzea eta norberaren egoa handitzea aipatzen dituzte, besteak beste. Emakumezkoek, ordea, erromantzearekin lotzen dute gehienbat euren engainuak.

Bikotekideak engainatu egin dituela jakitean dibortzioa eskatuko luketen galdetuta, emakumezkoen % 40k baino gehiagok eta gizonezkoen % 30ek erantzuten dute baietz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude