Etiketaren artxiboa: ZINEMA

Zinemak sexua desitxuratzen du

sexuZineman ikusten dugunak askotan ez du errealitatearekin zerikusirik, eta sexu kontuetan ere horixe berori gertatzen da.

Adibidez, sexu-harremanak zutik izatea ohikotzat jotzen dute. Are gehiago, jarrera erosoa, askea eta pasiozkoa izango balitz bezala saltzen dute.

Emakumezkoen orgasmoek ere badute errealitatearekin ezberdintasunen bat edo beste. Kasu askotan pelikuletako orgasmoak amaigabeak dira, garrasiz beteak, eta berehala lortutakoak. Aurretiko laztanek leku gutxi izaten dute zineman, normalean harreman nahiko zakarrak izaten dira; azkarrak eta muturrekoak, alegia, oso onak ala penagarriak.

Antisorgailuei dagokienean ere badugu zerbait esateko. Izan ere, oso gutxitan ikusten dira kondoiak filmetan, eta gutxi ikusten dira, baita, pertsonaia bisexualak.

Amaitzeko, aipatzekoa da lubrifikatzailerik gabeko harremanek hartzen dutela, batik bat, indarra, nahiz eta bizitza errealean bikote askok erabiltzen dituzten mota horretako produktuak.

Ezagutzen al duzue POV pornoa?

Beharbada uste zenuten hiru dimentsiotako pornoa zela zinema munduko asmakizun ikusgarrienetako bat, baina, “Eingo al deu” sexu blogak tendentzia berri baten berri eman nahi dizue.

stripper-heelsPOV pornoa edo Point of View pornoak iraultza ekarriko du zinemara. Tendentzia berri honekin, aktoreen ikuspegitik grabatzen dira eszenak. Aktorearen aurpegia ez da azaltzen eta horrek efektu oso erreala eragiten du.

POV pornoan kamera daraman pertsonak praktikatzen du sexua. Hau da, kamerak bikotearen ikuspegia hartzen du eta horri esker ikusleari errazagoa egiten zaio protagonistaren lekuan jartzea.

90. hamarkadan ere modan egon zen porno nota hau, baina, orain, modu profesionalagoan iritsi da.