Etiketaren artxiboa: ORGASMOAK

‘King out’: sexua ikusteko modu berri bat

escalerasKing out sexu-praktika ardatz hartuta ekin zioten saioari astearteko ‘Akabo Bakea’n.

Baina zertan oinarritzen da azkenaldian modan dagoen tendentzia hau? Bada, 70eko hamarkadara itzuliz, sarketarik gabeko sexu-harremanak edukitzean datza.

Beste edozein praktika mota onartzen du: muxuak, laztanak, masturbazioa, masajeak edota sentsualtasuna indartzen duten mugimenduak zein keinuak.

Adituek diote abantaila asko dituen praktika bat dela, pasioa berreskuratzen laguntzen duelako, baita errutinatik alde egiten ere.

Askok sexu tantrikoarekin alderatzen dute, baina badu desberdintasunik, orgasmoari dagokionean, batik bat.

Horren gaineko informazio guztia, hemen.

Emakumearen zazpi orgasmoak

SEXOEstimulatzen den tokiaren arabera, emakumeak zazpi orgasmo mota izan ditzake.

G puntua ukituta orgasmo bizienak lor ditzake emakumeak. Modu egokian laztanduz gero, neskak plazer maila gorena lortuko du.

Bularrak ere orgasmo-iturri ezin hobea dira. Neskaren gorputzak duen zona erogeno garrantzitsuenetakoa dira eta ahoarekin zein eskuekin laztanduta, plazer asko ematen dute. Arraroa bada ere, neskak askok sekulako orgasmoak izaten dituzte bularren estimulazioarekin.

Buruari esker ere orgasmoak lor ditzake emakumeak. Sexu fantasietan kontzentratuz gero, posible da orgasmora iristea.

Bestalde, U puntua ere oso ezaguna da nesken artean. Atzamarrekin edota mingainarekin uretra estimulatzean oinarritzen da praktika hau.

Eta nola ez, klitoria da emakumeen artean zona erogeno garrantzitsuenetakoa. Ahoarekin, atzamarrekin edota sexu jostailuekin laztanduz, emakumearen orgasmoa bermatzen du honek.

Horrez gain, bada hain ezaguna ez den puntu bat ere. K puntua klitorien alboetan kokatzen da eta inguru honen estimulazioa ere orgasmoa lortzeko bide egokia izan daiteke.

Amaitzeko, uzkia da neskaren zazpigarren orgasmo iturria. Bikote askoren artean tabua bada ere, lubrifikatzaileak erabilita estasia eragiteko puntu aproposa da uzkia.

250 orgasmo egunean

sexuaAskok pentsatuko duzue egunean 250 orgasmo dituen pertsona batek sekulako zortea duela, baina, gaixotasun hau pairatzen duen neskaren batekin hitz egiten baduzue, erraz konturatuko zarete etengabeko kitzikapenaren sindromea arazo oso larria dela.

Sexu-harremanik izan gabe orgasmoak bata bestearen atzetik eragiten dituen gaixotasuna da hau eta adituek diotenez, egunean 250 orgasmo izatera hel daitezke sindrome hau duten emakumeak: eskailerak igotzean edo jaistean, gidatzean… edozein egoeratan iritsi ahal dira klimaxera.

Duela gutxi deskubritu dute eta oso jende gutxik pairatzen du. Hasiera bateko ikerketen arabera, neska askori depresioaren kontrako tratamendu bat utzi ostean etorri zaie gaixotasuna. Gainera, momentuz gaitz honek ez du sendabiderik.