Etiketaren artxiboa: TEKNIKAK

Felazioa ongi egiteko aholkuak

Ez da lan erraza, baina zenbait ohar kontuan hartuz gero, emaitza bikaina lortu genezake. Plazera areagotzeko teknika aparta da, beraz, adi jarraian aztertuko ditugun gakoei!!

Lehenik eta behin, postura egokiena zein den erabakitzea da ona, ahalik eta erosoen egiteko. Belauneko jarriz gero, esaterako, eremu erotiko osoa menderatuko dugu.

Felazioa. Argazkia: sexologia.net

Felazioa. Argazkia: sexologia.net

Ondoren, miazkatu zakila astiro-astiro, batez ere, hasieran. Beheko aldetik hasi eta jarraitu puntaraino. Ibilbide bera bizpahiru aldiz egin eta gero, ahoan sartzeko unea da.

Gogoratu ahozko sexua ez dela zakilera soilik mugatzen. Izan ere, ezinbestekoa da sexu-organo osoa estimulatzea, eta ahaztu egiten dugu sarri. Adibidez, zakila aho barruan dugun bitartean, eskuekin barrabilak ferekatuta, eragina sakonagoa da.

Azkenik, kontuz ibili hortzekin! Ezpainekin eta mingainarekin egin behar dugu lan, hortzak mina eman baitezakete. Egin proba eta gozatu!

Mingainarekin musukatzeko teknikak

MUSUInork ezin du zalantzan jarri muxu ematea kitzikagarria denik eta gainera desioa pizteko praktika aproposa ere bada.

Musuei esker sekulako kimika sor daiteke maitaleen artean eta badira musu emanda orgasmora iristeko gai diren pertsonak ere.

Musukatzea artea da eta horretarako teknika izan behar da. Baina nola lortu mingainarekin musu onak ematea?

Hemen dituzu hainbat aholku:

-Musu apasionatuak mihiarekin eman behar dira eta horretarako garrantzitsua da maitalearen ezpainak mingainaren ertzekin laztantzea. Behin ahoa irekita, mihiarekin jolastu beharra dago korapilo bat egin arte.

-Komeni da maitalearen mingainaren behealdea zeharkatzea mihi-haria ukitu arte.

-Mihiaren eta ezpainen mugimendua koordinatu behar da, ezpainetan hozkadatxoak eginez, besteak beste.

-Kamasutraren arabera, nesken goiko ezpaina gorputzeko tokirik sentikorrenetakoa da, bertan nerbio ugari baitaude. Gainera, goiko ezpainaren estimulazioak sexu desioa areagotzen du.

-Musua bestelako laztanekin tartekatu behar da.

-Bikote askorentzat gozagarria izaten da mingaina sartu eta atera ibiltzea. Honek “penetrazio” edo sarketa itxura har dezakeelako eta horrek bero-bero jartzen dituelako asko eta asko.

Mingainarekin musu emateko aukerak asko dira, baina, zalantzarik gabe garrantzitsuena gogoa eta pasioa erakustea da.