Mutila goian ala behean? Hemen duzue Olatzen erantzuna

Gogoratzen al duzue astelehenean irakurle batek luzatutako galdera? Lehengo aldiz sexua praktikatzen denean mutila goian ala behean jarri behar den galdetzen zigun gazte batek eta gaur osteguna izanik, Olatz Berastegi sexologoak erantzuna eman dio.

PRE_nota_furlano_jpg_874778526

Hemen dituzue irakurlearen galdera eta Olatzen erantzuna:

Gaztearen zalantza:

“Kaixo lagunak! nik 15 urte ditxut 16 betetzear ta sexuan inguruen duda izugarrixek ditxut (ustot adin hontan normala dala ez?) kuadrillan aldi pilotan planteatzen gea galdera 1, hor doa ea norbaitek erantzuten al din: txortan lehenengoz eitean zer da hobe neska o mutila goixan eotea? eske batzuk esaten diate eiten dula min gutxigo neska goixan bado o holako zerbeit bñe estokit dan eixe, kuadrillan 2k bakrrik ein dote ta kontatu digute haien esperientzie beña ez dauz dudak argitxen. Eskertuko nizuan erantzutia ahal bada. Ongi segi!”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo aldian zein postura den egokiena neskaren mina sahiesteko esaten didazu. Nik esango nizuke postura ez dela garrantzitsuena, azken finean postura aldatzen joan gaitezke, bien erosotasuna bilatzeko. Lehenengo aldian, faktore asko sartzen dira jokoan, urduritasuna, esperientzi falta, beldurrak, lotsa.. Horren eraginez, neskei gehiago kostatzen zaie lubrifikatzea, eta bagina askotan tentsiogatik ez da behar bezala irekitzen.

Mutilen kasuan, urduritasunak, zakila ez tentetzera edo azkar korritzera eramaten zaituzte. Horrelako egoerak ematen dira, eta hau ez da txarra , azken finean, lotsak, beldurrak, egoerak bizitzen eta esperimentatzen gainditzen direlako. Hau guztia kontutan hartuta, esango nizuke postura ezberdinak egon daitezkeela eta biak joango zaretela somatzen zeinetan aurkitzen zareten erosoago, neska goian, mutila goian, eserita…. Baina horretaz gain, badaude beste faktore batzuk kontutan hartu behar direnak: biek harreman hori eduki nahi izatea, leku erosoa bilatzea, neska oso kitzikatuta egotea, bere bagina hobeto lubrifikatzeko, bakoitzak zer nahi duen besteari azaltzea eta harremana jolasa bilakatzea, inor ez doa nota ateratzera.

Beraz, ez ahaztu, agobiorik gabe, inor ez da ikasia jaiotzen, ikasten dugu esperimentatzen dugun heinean, eta batentzat ona dena beste batentzat ez da hain egokia suertatzen, bakoitzak gure berezitasunak ditugulako.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude