Etiketaren artxiboa: biluzik

Ohean, larrugorrian hobeto

dormirdesnudoNegua iristear bada ere, arropak kentzera animatuko ditugu ‘Eingo al deu’ sexu-blogeko irakurleak. Izan ere, azkenaldian egindako ikerketek erakusten dute biluzik lo egitea guztiz gomendagarria dela.

Baina zergatik?

Hamaika arrazoi daude pijama armairuan utzi eta ohera larrugorrian sartzeko.

-Hobeto deskantsatzen laguntzen du

-Pisua galtzeko aukera ematen du

-Diabetes pairatzeko arriskua gutxitzen du

-Bizitza sexuala hobetu dezake

-Nesken kasuan infekzioak saihesten ditu

-Mutiletan, berriz, ugalkortasuna hobetu dezake

-Autoestimurako ona da

Abantailak, beraz, asko dira. Gainera, ez omen du desabantailarik,. Dena den, arrazoi kulturalak tarteko, herrialde askotan ez dago biluzik lo egiteko ohiturarik, eta Espainiako Estatuan, adibidez, horixe berori gertatzen da.

Euskal Herrian, aldiz, badirudi baten batzuek ez dutela pijamarik behar, eta horren adibide dugu Nakor “konkistatzailea”. Hemendik kanpo ere badira maindire artean arroparik gabe hobeto moldatzen direnak: Victoria Beckham, Ingalaterrako Carlos printzea eta Sofia Vergara, kasu.

Eta zuk nola egiten duzu lo?

Entzun atzoko saioa.

Zer da sextinga?

Sakelako telefonoekin gorputz biluztuei argazkiak atera eta irudiak mezu bidez bidaltzeko moda zabaldu da AEBetako gazteen artean.

‘Sexting’ izenarekin ezagun egin den tendentzia honek bi faktore garrantzitsu uztartzen ditu: nerabeak eta teknologia berriak.

Normalean hurbileko lagunei bidaltzen dizkiete argazkiak, halere, zenbait kasutan txantxa hau umilazio bilakatzen da, hori dela eta, bihurrikeria den ala umeen pornografia izatera hel daitekeen aztertzen dabiltza.

Iturri ezberdinek emandako informazioaren arabera, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen %20k bidali du noiz edo noiz biluzik edo erdi biluzik agertzen den argazkiren bat.

Dirudienez, dibertitzeko edota beste nerabe batzuekin ligatzeko erabiltzen dute moda hau estatubatuarrek. Dena den, aurrerantzean kontuz ibili beharko dute, batez ere, baimenik gabe lagunen baten irudiak bidaltzen dituztenean.

Horrelako kasuetan neurri gogorrak hartzen hasi dira agintariak eta AEBetako estatu askotan pornografiatzat eta esplotaziotzat jo dituzte mota honetako kasuak.