Desleialtasunek gora egiten dute Gabonetan

infidelidad1Desleialak diren emakumeek nahiago dute Gabon festak maitalearekin igaro. Gizonek, aldiz, ez dute harremana arriskuan jartzeko gogorik izaten. Hori da, behintzat, ikerketa batek erakusten duena.

Ikerketa baten arabera, desleialak diren emakumeen % 75ek maitaleekin pasatzen dituzte Gabon eta Urtezahar gauak. 2.500 pertsonari egindako galdeketan oinarritu da Victoria Milan harreman desleialen webgunea, datu hauek argitara emateko.

Dirudienez, emakumeak bihurriagoak dira halako kontuetan, eta horietako askok eginahalak egiten dituzte Gabon zein Urtezahar gauak maitalearekin igarotzeko.

Gizonek, aldiz, nahiago dute susmorik ez piztu. Dena den, % 92k onartzen dute urte berriko asmoen artean dutela bikotez kanpoko abentura edo harreman bat edukitzea.

Asteazkenetan desleialagoak gara

Aurten Gabon eta Urtezahar gauak asteazkenean dira, eta hainbat ikerketek erakusten dute asteko egun hori dela adarrak jartzeko egunik gustukoena.

Desleialtasunaren genea

Zenbait kasutan, urteko garaiaren arabera, abenturak izateko gogoa ere aldatu egiten da. Urtaroaren araberako desleialtasuna deitzen zaio horri. Hau da, badira urtaro jakin batean desleialak diren pertsonak, nahiz eta urteko beste garaietan leialak izan. Beste asko, ostera, beti daude abentura bat izateko prest.

Karolinska Institutuko (Stockholm) ikertzaileen esanetan, leialtasun eza genetikoa da. 334 genearen aldagaiak eragiten du desleialtasuna. Gene horrek sexu-jarrera kontrolatzen duen hormona erregulatzen du, eta mutilen %40ari eragiten dio.

Azken batean, emakumeek zein gizonek desleialak izateko aukera bertsuak dituzte

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude