Nolakoak gara euskaldunok ohean?

sexuBeti esan izan da euskaldunok ez garela sexu kontuetan beste herrialde batzuetan bezain “aktiboak”, baina egia ala mitoa al da hori?

Akabo Bakea” saioko “Luzia eta sexua” atalean azken urteotan euskal herritarron artean egin izan diren galdeketen eta ikerketen inguruan aritu ziren, eta datu benetan bitxiak kontatu zizkiguten.

Depilazioarekin lotutako azterketa batekin abiatu zuten saioa. EAEko nesken %52ren ustez garrantzitsua da sexu harremanetarako depilatuta egotea. Nafarroan, berriz, %70era igotzen da depilazioaren aldekoa den emakumeen kopurua.

Bikoteak izan behar dituen ezaugarrien inguruan ere mintzatu ziren. Neskek, mutil erakargarriak bilatzen dituzte; mutilek, berriz, dibertigarriak, maitakorrak eta entzuteko gai diren bikoteen alde egiten dute.

Sexu harremanen maiztasunari dagokionez, mutil euskaldunek astean 1,3 sexu saio dituzte, eta %14k soilik praktikatzen du sexua astean bi aldiz. Horrekin lotuta, 6,2ko puntuazioa ematen diote euskaldunek haien “bizitza sexualari”.

Gazte euskaldunek “txortan” egiteko aukeratzen dituzten tokiak ere izan zituzten hizpide. Autoa da gehienentzat lekurik ohikoena; galdekatuen %66arentzat, hain zuzen. %53k, berriz, kaleko toki ezkutuak hautatzen ditu, eta %33k nahiago du lagunen bati etxea eskatu.

Zenbat urterekin galtzen dugu birjintasuna?

2005ean, 17 urtetan kokatzen zen, bataz beste, birjintasuna galtzeko adina EAEn. Gaur egun, ordea, 16 urtera jaitsi da batezbestekoa.

Masturbazioa lehenago probatzen dute euskal gazteek: lehendabizikoz, 12 urterekin masturbatzen dira mutilak, eta neskak, berriz, 14rekin.

Bukatzeko, gure buruari sexu kontuetan emango genion nota edo puntuazioa zein den argitu zigun Luziak, eta inkestek erakusten dutenez, euskaldunok 7 batekin puntuatuko genuke gure burua.

Zein da honi buruz duzuen iritzia? Entzun atzoko saio osoa, eta utzi zuen iruzkinak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude