Hil aurretik nahitaez praktikatu beharreko 5 sexu fantasia

sexoSexuarekin lotutako bost proposamen egin zituzten atzokoan, “Akabo Bakea” saioko Luzia eta Sexua atalean. Hain zuzen ere, hil aurretik praktikatu beharreko bost sexu fantasia aipatu zituzten.

Bi pertsona baino gehiagorekin sexua praktikatzea zen horietako bat. Fantasia nahiko arrunta da hau, nesken zein mutilen artean, baina askotan lotsagatik edota aldamenekoek esango dutenaren beldur garelako, ez gara ausartzen aurrera eramaten.

Dena den, swinger fenomenoak adibidez, monogamiatik aldendu eta sexua taldean, modu askean eta mugarik gabe praktikatzera animatzen du.

Bigarren fantasia bat ere aipatu zuten: sexu bereko norbaitekin harremanak izatea. Homosexualitatetik edota bisexualitatetik haratago, sexu bereko pertsona batekin abentura bat izatea esperientzi polita eta aberasgarria izan daiteke. Esan ohi da, nesken kasuan, %80k izan duela inoiz beste emakume batekin fantasiaren bat edo beste.

Hil aurretik probatu beharreko esperientziekin jarraituz, gure hizkuntza ezagutzen ez duen batekin oheratzea gomendatu zuten asteleheneko saioan. Komunikazioak sexuan berebiziko garrantzia badu ere, gau bateko sexu saio baterako, tutik ulertzen ez diogun batekin egoteak morboa izan dezakeela diote adituek. Batez ere, emozioak, hitzez barik, keinuz adierazteko bide izan daitekeelako.

Tantrismoa ere izan zuten hizpide. Isurketa atzeratzeko eta orgasmoa indartzeko ariketek, arnasketa erritmoa neurtzeko gaitasunak eta pelbis aldeko muskuluak kontrolatzeko ahalmenak, plazer maila altuagoa lortzen lagun dezaketela diote sexu tantrikoa praktikatzen dutenek.

Halaber, abenturak edota sexua praktikatzeko helburuarekin izaten ez ditugun topaketak, bizitza honetan probatu beharreko beste fantasietako bat direla argitu zuten; alegia, momentu jakin batean sexu-lagun bat edukitzeak, bizitza sexual aberasgarriago bat ekar dezakeela azpimarratu zuten, maitasunik gabeko sexuak ere ba omen dituelako alde positiboak.

Entzun asteleheneko Luzia eta Sexua saioa eta utzi hemen zuen iruzkinak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude