Sex-shopa, fededunentzat!

feliz-navidad-vibrador-y-consoladores-juguetes-sexuales-sexshopofertas1292219844Nork pentsatuko luke muturreko fededunek zirrikituak aurkituko zituztela sexu jostailuak erabiltzeko bekatari sentitu gabe. Lortu dute, ordea; eta Interneten arrakasta itzela ari da izaten.

Jostailuen kaxetatik pertsona biluzien argazkiak kendu eta deskripzioak moldatu dituzte, fededunentzat iraingarriak izan ez daitezen. Esaterako, “klitori-estimulatzailea” jarri beharrean, “bibragailu estimulatzailea” jartzen dute, azalpen gehigarririk gabe. Kristauentzako (Intimacy of Eden), juduentzako (Kosher Sex Toys) eta musulmanentzako (Al Asira) dendak zabaldu dituzte dagoeneko.

Errua eta bekatua harreman sexualetatik bereiztea ona den arren, denda horiek ezkondutako bikote heterosexualei bakarrik saltzen dizkiete beren produktuak. Gainera, erlijioaren araberako arau bereziak dituzte: katolikoek ez dituzte kondoiak eta uzkirako jostailuak saltzen; musulmanek masturbazioa debekatzen dutenez, bibragailurik ez dute.

Horrez gain, gizonezkoen masturbazioa potentzial galera bezala ikusten dutenez, ez dute hori laguntzeko ezer saltzen. Hala ere, zigorrak, kandelak, estimulatzaileak, barruko arropak, eskuburdinak… badituzte. Juduek ez dute ezer masturbazioaren aurka eta denetarik saltzen dute.

3 thoughts on “Sex-shopa, fededunentzat!

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Mikel Astibia

  3. Pingback: Mikel Astibia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude