‘Slow sex’: sexuaz pixkanaka gozatu

sex1Zergatik ibili presaka sexu harremanak izatean? Antsietateak plazera eta desira hil egiten ditu. XIX. mendean, dagoeneko, Danimarkako Kierkegaard filosofoak hau esan zuen: “Gizon gehienek hain presa handiarekin bilatzen dute plazera, albo batetik pasatzen zaie”. Hori gertatzea nahi ez baduzu, “slow sex” egin ezazu.

Une jakin batean azkar-azkar eta pasioz gainezka larrua jotzea ere interesgarria izan daiteke. Hala ere, sexuaz sakonki gozatzeko erritu bat jarraitzea proposatzen dizugu.

“Slow sex”-ak ez du zertan aspergarria izan. Azeleragailutik oina altxatu eta gure gorputzak zaintzean eta arakatzean datza, poliki-poliki eta pausoz pauso. Horrela, gehien berotzen gaituena aurkituko dugu. Bost zentzumenak adi egon behar dira eta plazera horietatik guztietatik jasotzen saiatu.

Orgasmoa ez da gertuko helburua, plazera ez da horretara mugatzen. Etxeko gune bat era berezian apaindu dezakezu, isurtzea atzeratzeko entrenatu edo bikotekidea mezu eta xuxurlekin prestatu hurrengo gauean egingo duzuena azaltzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude