Ezaugarri naturala da promiskuitatea

Promiscuity_1Instituzio sakratua izateko, ezkontzak oso gaizki funtzionatzen du. Bikoteen erdiak baino gehiago dibortziatu egiten dira eta gero eta gutxiagok erabakitzen dute beren harremana formalizatzea. Horrez gain, adarrak jartzea leial izatea baino ohikoagoa da, estatistiken arabera.

Azalpen tradizionalaren arabera, giza espeziean emeek sexua segurtasunaren truke ematen dute eta arrak jeloskor eta posesiboak dira. Gainera, gizonek emakume gehiago bilatzen dute hazia banatzeko baina emeek sexu grina gutxiago dute (desleialtasunak mugatuz). Horrela, naturan gizakia monogamoa izango litzateke. Azalpenak errealitatean ez du funtzionatzen, ordea.

Christopher Ryan psikologoaren arabera, monogamia tresna ekonomikoa da, Neolitikoan nekazaritza agertzean sortutakoa. Ondorioa hurrengoa da: Homo Sapiensa promiskuoa da.

Antropologia “harriketartuta” dagoela esan du Ryanek. Gure arbasoek, nahiz eta kobetan bizi, gure ohitura berak zituztela pentsatzea okerra da. Gizarte ehiztari/biltzaileak ikertzea giltza izan daiteke gure iragana ezagutzeko. Amazonaseko tribu askotan, emakumea haurdun geratzeko gizon askoren hazia beharrezkoa dela uste dute. Emakumeak harreman asko izaten ditu haurrak gizon bakoitzaren onena (indartsuena, jatorrena, ehiztari onena…)har dezan. Haurra ama bakarrarekin eta aita askorekin jaiotzen da eta guztiek hartzen dute parte heziketan.

Indusketek ere historiaurrean gizakiak jabego pribatu gabeko taldeetan bizi zirela adierazten dute. Sexua ere partekatu egingo litzateke, horrela, biziraupena ziurtatzeko.

Gizonek primateen arteko zakilik eta barrabil handienak izateak ere ondorio horretara bideratzen du. Harena izaten duten primateek (gorilak kasu), zakil eta barrabil txikia izaten dituzte aitatasuna ziurtatuta dutelako. Handiak dituztenen (bonoboak esaterako) kasuan, berriz, talde barruan sexua askea da. Ez dago lehiarik eta gainera, sexua kohesio tresna bilakatzen da.

Monogamia nekazaritzarekin batera heldu zen Neolitikoan. Izan ere, nekazal gizarteetan aitatasuna garrantzitsua bihurtzen da. Lurra lantzeko haur asko izaten dira (janari asko izateak ahalbidetzen du hori) eta lur horiek beraiei uzten zaizkie oinordetzan. Aitatasuna ziurtatzeko modu bakarra emakumeak eta euren sexu harremanak kontrolatzea da. Hortik dator adulterioaren kriminalizazioa eta emakumeen plazeraren ukazioa.

3 thoughts on “Ezaugarri naturala da promiskuitatea

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Eider Jauregi

  3. Pingback: MvsgoA Ehiztzo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude